Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Kultura- eta sormen-sektoreen finantzaketa ereduak

Atala

2016tik, Europak badu Europako Inbertsio Funtsak kudeatutako kultura- eta sormen-sektorearen berme-tresna, eta Europa Sortzailea programaren bidez hel dakioke horri; tresna hori hasiera pozgarria da eta sendotu egingo da. Gainera, beste tresna batzuk ere aztertzen jarraituko da, adibidez mikrofinantzaketa kolektiboa eta babesen, fundazioen eta elkarte publiko eta pribatuen bidezko finantzaketa pribatua. Europar Batasunaren epe luzeko hurrengo aurrekonturako (2021-2027), Europako Batzordeak proposatu du Europa Sortzailearen, Europako ikus-entzunezko obrei eta kultura- eta sormen-sektoreei laguntzeko programaren finantzaketa handitzea, 1.850 milioi eurora arte.

Kultura- eta sormen-sektore horiek osatzen dituzten mikroenpresa eta ekintzaileak ez daude ohituta enpresa-tresnekin lan egitera, eta denbora gutxi daukate kudeaketa-lanetan aritzeko. Hori dela eta, Administrazioa eredu berriak arakatzen ari da sektore horiek finantzaketa eskura izan dezaten, eta arakatze-lan horren adibideak ugariak dira.

Txosten honen helburua kultura- eta sormen-sektoreen profilean sakontzea, euren finantzaketa-beharrak identifikatzea eta behar horiei erantzuna emateko aplikatzen ari diren tresnak aztertzea da.

Kultura- eta sormen-sektoreen finantzaketa ereduak [pdf, 1 MB]