Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Internet eta sare sozialen kontsumoa

Azala

Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.

Internet eta sare sozialetan egindako kontsumoaz galdetzean, 298 produktu desberdin adierazi dituzte panel-kideek. Aurreko txostenean, telebista kontsumoaren kasuan, 133 aipatu ziren. Hala, emaitzek erakusten dute ikus-entzunezko aukeraketa zabalagoa dela Internet eta sare sozialetan. Horrez gain, sarea eskaintza handia duen lekua denez, inkestan aipatutako produktuen gehiengoa (%72,04a) behin baino ez da izendatu. Produktu hauek ikusteko aukeratutako lekua, euskarria eta hautatutako hizkuntza zeintzuk diren adierazten du txostenak.

Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.

Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.

Internet eta sare sozialen kontsumoa (leiho berri batean irekitzen da)