Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Ukiezinen balorazioa, kultur agenteekin eginiko finantza eragiketetan

Finantza-entitateei begira egin beharreko gida baterako lehenengo hurbilketa.

Atala

Europako Batzordearen Kultur industrien eta industria sortzaileen potentzialtasuna askatzea Liburu Berdeak dioenez, «Kultur industriek eta industria sortzaileek finantziazioa lortzeko duten bidea mugatua da, zeren eta enpresa askok infrakapitalizazio kronikoa jasaten baitute eta arazo latzak baitituzte beren balio finantziazioa lortzeko orduan ukiezinen estimazio egokia egiteko, esaterako, egile-eskubideen estimazioa (disko enpresa batekin kontratu bat sinatu duten artistak, kasu, edo argitaletxe batekin sinatu duten idazleak edo musika edo zinema lanen katalogoak).

Aipaturiko liburu horretan bertan esaten da inbertsiogileek eta banketxeek sentiberatasun handiagoa behar dutela kultur  industrien eta industria sortzaileen balio eta potentzialtasun ekonomikoari buruz. Alor horretako finantzaketa bizkortzeko berme-sistemak eta beste finantzabide batzuk jarri beharko lirateke. Sorkuntzaren mundua eta finantzen mundua sarri egoten dira bananduta, baina bateraguneak eduki beharko lituzkete, kultur industriek eta industria sortzaileek finantzaketarako sarbide bidezkoagoa izateko.

Kulturaren Euskal Behatokiaren lanaren jomuga izan da kultur enpresen finantziazio beharrak aztertzea, eta, bide horretan, Eusko Jaurlaritzak finantziazio-eredu berriak sustatu ditu, horrelako enpresen bereizgarritasunak aintzat hartuta eta finantza-entitateen parte hartzeaz eta lankidetzaz bat. Hortik abiatuta, beharrezkoa da eredu berriaren aplikazioan aurrera egitea eta, zehazkiago, kultur proiektuen finantziazioak dakartzan arriskuen balorazioan sakontzea, proiektu gehienak ukiezinak diren neurrian.

Ikerketa honen helburua da gomendio praktiko sorta bat eskaintzea finantza-entitateei, kultur proiektu eta enpresetan ageri diren ukiezinen balorazio egoki batean oinarri hartuta kreditueragiketen finantza-arriskuak balioetsi ahal ditzaten.

Ukiezinen balorazioa, kultur agenteekin eginiko finantza eragiketetan argitalpen osoa [pdf, 980 kB]