Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Sorguneen mapa

Atala

Politikak definituko badira, errealitatea ondo ezagutu behar da. Hainbat gune berri agertu izanak eta horiek baliabide publikoz ondo hornitu izanak agerian utzi dute zer-nolako beharra dagoen horiek tipifikatzen eta taxutzen lagunduko duen mapa eguneratu bat egiteko. Horren ondorioz, guneen mapa bat izan behar du txosten honek emaitza, lurraldeka, jarduera-arloka, zerbitzu-motaka eta antolatua.

Helburu hauek ditu, beraz, txostenak:

  • Sorguneak identifikatzea, publikoak zein pribatuak
  • Sorguneak dimentsio esanguratsu guztietan aztertzea
  • Haien ezaugarrietan oinarrituta, tipologia definitzea

Bost ataletan antolatu da dokumentuaren muina, datu-analisiak osatua. Helburua da informazioa ahalik eta txukunen aurkeztea, atal horietan elkarrekin lotutako dimentsioak bilduta. Hauek dira atalak:

  • Guneen karakterizazio orokorra: titularitatea, antzinatasuna, lurraldea eta arlo artistikoa.
  • Ezaugarri fisikoak eta baliabide teknikoak: tamaina, areto-kopurua, areto-motak eta baliabide teknikoak.
  • Zer zerbitzu eskaintzan diren eta guneen erabilera: balio-kateko zer puntutan kokatzen diren, zer zerbitzu eskaintzan dituzten eta zer erabilera ematen zaien.
  • Erabiltzaileak eta ikusleak: artatutako erabiltzaileak, helburu-ikusleak eta komunikabide propioak.
  • Baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak: aurrekontua eta lan-egitura.

Bloke bakoitzean, hau bezalako itzal batez nabarmenduko da testuaren pasarte bat. Itzalak begiz adieraziko du guneen titularitateari buruzko gairen bat noiz ukitzen den.

Azkenik, laburpentxo batean, datu esanguratsuenak eta aurkikuntza nagusiak azpimarratuko dira.