Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Sareko sorkuntza eta kultura sareak

Atala

Diru-laguntza ildoak eta azpiegituretan eta proiektuetan egindako inbertsio publikoak oinarri dituzten sistema tradizionalek dagoeneko ez diote guztiz erantzuten sorkuntza- eta kultura-errealitateari, ezta administrazio publikoen bilakaerari berari ere. Izan ere, gaur egungo gizarte konektatu eta globalizatuan, sorkuntza-prozesuak eta kultura-agenteen antolamendua ez datoz bat egitura garbi eta estatikoekin. Era berean, kultura-sektorearen eta gizarte osoaren premien eta errealitate berriaren ondorioz, kultura-politikak aldaketa-prozesu batean murgilduta daude.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak sorkuntza-ingurune eta sorkuntza-ekimen berriak aztertzeko eta bere zeregina sortzen diren premietara egokitzeko borondatea du. Horren azken helburua kultura Euskadi barruan babestea eta sustatzea, eta euskal sorkuntza kanpora proiektatzea da. Horrela, beraz, premia horiei erantzuteko asmoz, Kulturaren Euskal Behatokiak dimentsio hirukoitz batetik abiatuta egin du txosten hau:

  • Sarean sortzeko eta antolatzeko modu berriek dakarten paradigma-aldaketarako hurbilketa teoriko bat lantzea.
  • Horrelako erakundeak eta egiturak sustatzera zuzendutako egungo babes-esparrua eta bilakaera aztertzea, nazioartean, Estatuan eta Euskadiko errealitate zehatzean.
  • Gaur egungo ingurunearekin eta joerekin bat etorriko diren kultura-politikak zehazteko baliagarriak izango diren hainbat ondorio eta orientabide ezartzea.

Sareko sorkuntza eta kultura sareak (2012) [pdf, 426 kB]