Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Kultura eta digitalizazioa Euskadin. Egoera-mapa

Atala

Eldarnio hori ia eskura dugu gaur egun Internetek eskaintzen dizkigun edukien kantitate izugarria kontuan hartuz gero. Ez dira liburu posible guztiak geometrikoki artikulatuta, baizik eta testu, irudi, musika, bideo eta abar ugari, mota eta era guztietakoak, gure kultura-ondarea osatzen dutenak. Zifrak zorabiatzeko modukoak dira. Hainbat enpresak eta erakundek, hala nola Googlek, Europeanak edo Internet Archivek, hiru besterik ez aipatzearren, milioika eduki digitalizatu dauzkate. Agian ez da izango unibertso-liburutegi infinitua, Borgesek irudikaturikoa bezalakoa, baina antza gero eta handiagoa hartzen ari zaio.

Argi dago objektu digitalen kantitate izugarri hori irauteko teknologiak eskatzen dituen muga eta eskakizunen mende dagoela. Formatuak, hizkuntzak, metadatuak, euskarriak, sistemak eta abar beharrezko baldintzak dira guk guztiok, garela sortzaile, garela erabiltzaile edo garela bien batura, prosumer, sarbidea izan dezagun gure Balbelgo Liburutegi partikularrera.

Kultura eta digitalizazioa Euskadin. Egoera-mapa (2011) [pdf, 480 kB]