Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Kultura-enpresentzako laguntza publikoa

Atala

Ildo horretan, Kulturaren Euskal Behatokiak txosten honetan nazioarteko azterketa egiten du, kultura- eta sormen-sektoreak garatzen laguntzeko erabiltzen diren bide berriak identifikatzeko.

Gaur egungo testuinguruan, ekarpen ekonomikoez gaindiko laguntza-politikak eta neurriak beharrezkoak dira. Horren harira, Herri Administrazioek kultura- eta sormen-enpresei eskaintzen dieten laguntza gero eta zabalagoa da. Hain zuzen ere, sektore publikotik laguntza-politikak gauzatzen ari dira, finantzaketa- eta aholkularitza-tresnak barne hartzen dituztenak. Horien bidez, baldintza hobezinak sortu nahi dira, kulturaren eta sormenaren sektoreak garatzeko, bi arrazoi direla eta: enplegua eta aberastasuna sor dezaketelako; eta gizartearen garapen sozial, ekonomiko eta kulturalerako garrantzitsuak direlako.

Txosten honen helburua da nazioarteko jardunbide onak eta arrakasta-kasuak identifikatzea kulturari eta sormenari loturiko enpresei zuzendutako laguntza programa publikoen artean. Analisi honi esker gaur egun enpresa-laguntzan jasotzen diren arlo nagusiak nahiz jarduera-ildo eta erabilitako tresnak identifikatu ahal izango dira. Hori guztia egiten da Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta beste zenbait sail eta erakundek garatuko dituzten politika proposamenak efinitzeko, EAEko kultura-sektorearen garapena eta osasun ona sustatzeko asmoz.

Kultura-enpresentzako laguntza publikoa 2014 [pdf, 1.48 MB]