Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Kultura-ekipamenduen esternalizaziorako eta kogestiorako ereduak (I)

Atala

Europan, esaterako, azken hamarkadan administrazioa eta eginkizunak nahiz eskumenak banatzeko ereduak aldatu egin dira. Aldaketa horien ondorioz, botere-eskualdaketa gertatu da eta lankidetza-bide berriak sortu dira. Aurrekontu publikoen murrizketa eta ordezko bideen bilaketa ekarri duenez egoera horrek, administrazioaren mailen arteko eginkizunbanaketarako malgutasun handiagoko ereduak ezarri dira. Hori horrela izanik, kudeaketasistema konplexu eta partekatuen aldeko joera ari da nagusitzen.

Izan ere, komunitatearen eta erakundeen arteko harremanak errotik aldatzen ari diren uneotan, kultura-ekipamenduak kultura, gizarte eta hezkuntza arloetako politikak agerian jartzen diren guneak dira. Mota horretako ekipamenduen ezaugarrietako batzuk aintzat hartuz gero, argi dago ahalmen handia izan dezaketela herritarren multzoa eraikitzeko eta garatzeko.

Txosten honen bidez, Kulturaren Euskal Behatokiak (KEB) kultura-ekipamenduen zeharkako kudeaketa-ereduak eta horien joerak aztertu nahi ditu, egun hain garrantzitsuak diren mota horretako gune eta azpiegituren kudeaketa hobea lortzeko, herri-administrazioek balia ditzaketen aukerei buruzko ikuspegi orokorra zehazteko helburuarekin.

Gerora, beste txosten bat egingo da, aztertutako ereduek EAEn izandako emaitzak aztertuko dituena.

Kultura-ekipamenduen esternalizaziorako eta kogestiorako ereduak (I) (2012) [pdf, 687 kB]