Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Estatistika - Finantzaketa eta gastu publikoa kulturan, EAE 2008

Atala

Kulturan egindako finantzaketaren eta gastu publikoaren Estatistikaren helburu orokorra zera da, EAEko Administrazio Publiko nagusiak kulturan egiten ari diren ekarpen ekonomikoen eta inbertsioaren muntaren panoramika eskaintzea. Zehazkiago, honako hauek:

  • EAEko entitate publiko desberdinek kulturan egiten duten gastua zein den jakitea.
  • Kulturan egindako gastu publikoaren izaera ekonomikoa aztertzea.
  • Kulturan egindako gastu publikoaren banaketa kultura-esparruen eta -sektoreen arabera aztertzea.
  • EAEn kulturan egiten den gastu publikoaren ikuspegi orokorra, osoa eta hobetua ematea.
  • Euskal Administrazio Publikoek komunikabideetan egiten duten gastuari buruzko informazioa biltzea.
  • Kulturako enplegu publikoaren lehen hurbilketa izatea.