Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Euskarazko Kultur Eskaintza: Bertaratzeko ohituretan eragiten duten faktoreak (2015)

Durangaldeko kultur programazioaren azterketa

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak euskarazko kultur eskaintzara bertaratzeko ohituretan eragiten duten aldagaiak aztertu nahi izan ditu, eta horretarako, Emuneko kultura zerbitzuetako aholkularien laguntzarekin azterketa lan bat egin du Durangaldean 2014ko urritik abendura bitartean.

Azterketa lan horren emaitza da esku artean duzun txosten hau. Denbora tarte horretan programatutako euskarazko kultur jarduerak aztertu dira, eta antolatzaile, eragile eta hartzaileekin elkarrizketak eta galdetegiak egin ondoren, jaso da zein aldagaik eragiten duten euskarazko jarduera batera bertaratzeko ohituretan. Horrekin batera aurrera begira euskarazko programaziora bertaratzeko ohiturak sustatzeko gakoak diren lan ildoak proposatu dira.

Azterketa honen helburua izan da identifikatzea ze aldagaik eragiten duen herritarrek euskarazko kultur eskaintzara bertaratzeko dituzten ohituretan. Zehatzago esanda hauek dira helburuak:

  • Herritarren euskarazko kultur jardueretara joateko ohituretan eragiten duten aldagaiak identifikatzea.
  • Eragiten duten aldagaiak ezagututa, jardueretarako ohituretan eragiteko estrategiak definitzen laguntzeko informazioa jasotzea.

HIPOTESIA

Aldagai zehatz batzuek euskarazko kultur jardueretara bertaratzeko ohitura handiagoa sortzen dute beste batzuek baino, eta sektorearen arabera aldagai horiek desberdinak dira.

Azterketaren helburua jomuga, euskarazko kultur jardueretara bertaratzeko ohituretan eragiten duten aldagaien inguruko diskurtsoak eta ikuspegiak jaso dira.

Euskarazko Kultur Eskaintza: Bertaratzeko ohituretan eragiten duten faktoreak (2015) (PDF, 2,66 MB)