Euskarazko argitalpenei buruzko XI. txostena (2015)
Euskarazko argitalpenei buruzko hamargarren txostena, 2015. urteari dagokiona, egin du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak. Txosten hori Euskadiko Editoreen Elkartearen laguntzarekin egin da.
Txosten hau prestatzeko azterketak euskarazko liburuen produkzioari, eskaintzari eta fakturazioari buruzko datu guztiak jasotzen ditu, liburu horiek argitara eman diren lekuak edozein direla ere. Hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Frantziako estatuko (Ipar Euskal Herriko) produkzioak biltzen ditu. Horrez gainera, badira hainbat argitaletxe egoitza lurralde horietatik kanpo duten arren euskarazko lanak argitaratzen dituztenak, eta horiek ere kontuan hartzen ditu.
Bestalde, euskarazko argitalpenak plazaratzen dituzten Administrazio Publikoko erakundeen eta haren mendeko entitateen datuak ere jasoak datoz azterketan.
Euskarazko argitalpenei buruzko XI. txostena (2015) [pdf, 1,3 MB]