Euskarazko argitalpenei buruzko VI. txostena (2010)
Txosten hau, euskarazko argitalpenei buruzko seigarren txostena da, 2010. urteari dagokiona. 2005az geroztik, Euskadiko Editoreen Elkarteak euskarazko argitalpenei buruzko azterketa egiten du, urtero, Euskal Autonomia Erkidegoan euskaraz argitaratzen diren lanen datuei beste autonomia erkidego batzuetan eta Ipar Euskal Herrian argitaratzen direnenak gehituta. Zeregin horren ardura CONECTA Research & Consulting enpresak dauka.
Azterketa egiteko, euskarazko liburuen produkzioari, eskaintzari eta fakturazioari buruzko datuak bildu ditugu, lurralde osoa aintzat hartuta; hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Frantziako estatuko (Ipar Euskal Herriko) produkzioa bildu dira. Horrez gainera, badira hainbat argitaletxe, egoitza lurralde horietatik kanpo duten arren, euskarazko lanak argitaratzen dituztenak, eta horiek ere kontuan hartu ditugu.
Bestalde, euskarazko argitalpenak plazaratzen dituzten Administrazio Publikoko erakundeen eta haren mendeko entitateen datuak ere bildu ditugu.
Azkenik, esker ona adierazi nahi diegu, eman diguten laguntzagatik, Euskadiko Editoreen Elkarteari, Conecta enpresak bidalitako galdeketari erantzun dioten enpresei eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioari, horiei esker egin ahal izan baitugu ikerlan a.
Euskarazko argitalpenei buruzko VI. txostena (2010) [pdf, 4,3 MB]