Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Euskarazko argitalpenei buruzko txostena (2009)

Atala

Azterketa egiteko, euskarazko liburuen produkzioari, eskaintzari eta fakturazioari buruzko datuak bildu ditugu, lurralde osoa aintzat hartuta; hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Frantziako estatuko (Ipar Euskal Herriko) produkzioa bildu dira. Horrez gainera, badira hainbat argitaletxe, egoitza lurralde horietatik kanpo duten arren, euskarazko lanak argitaratzen dituztenak, eta horiek ere kontuan hartu ditugu.

Bestalde, euskarazko argitalpenak plazaratzen dituzten Administrazio Publikoko erakundeen eta haren mendeko entitateen datuak ere bildu ditugu.

Azkenik, esker ona adierazi nahi diegu, eman diguten laguntzagatik, Euskadiko Editoreen Elkarteari, galdeketari erantzun dioten enpresei eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioari, horiei esker egin ahal izan baitugu ihau.

Euskarazko argitalpenei buruzko txostena (2009) [pdf, 910 kB]