Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Erakunde Autonomoen, Sozietate Publikoen eta Fundazioen analisia

Atala

2010eko ikerlanean aipatutako ezaugarriak dituzten 50 erakundek hartu zuten parte; hain zuzen ere, 7 Arabakoak, 20 Bizkaikoak eta 17 Gipuzkoakoak. Erakunde horien profila askotarikoa da: udaletako kultura-kudeaketan jarduten duten erakunde autonomoak, musika-irakaskuntzan dihardutenak, museoak, antzokiak, orkestrak, jaialdiak, ondarea zaintzen diharduten erakundeak edo EITB. Administrazioen partaidetza ere ez da beti bera: erakunde batzuek administrazio bakar baten partaidetza dute, esaterako erakunde autonomoek; beste batzuek, berriz, profil mistoa dute, eta kasuen araberako ehuneko desberdinekin.

Analisi honetan horiek guztiak jaso dira, beren aurrekontuetan dituzten baliabide publikoen pisua aintzat hartu gabe, izan ere, erakunde horien ezaugarri orokorretan arreta jartzea da ikerlanaren helburua.

Analisiak lau ikuspuntu ditu:

  • Lehen kapituluan 2008-2010 urteen arteko bilakaera aurkezten da, ikerlanean sartutako erakunde autonomoei, sozietateei eta fundazio publikoei dagokienez, bai eta horiek likidatutako gastua eta sortzen duten enplegua ere.
  • Bigarren kapituluan erakunde horien izaera juridikoa eta administrazio-maila bakoitzaren partaidetza-maila, zein ekarpena aztertzen dira.
  • Hirugarren kapituluan sektoreen edota espezializatutako arloen ikuspuntua jorratzen da, bai eta espezializaziorik gabeko erakundeena ere.
  • Laugarren kapituluan lurraldearen ikuspuntutik dauden berezitasunak aztertzen dira.

Txostena emaitza nagusien laburpenaz amaitzen da.

Erakunde Autonomoen, Sozietate Publikoen eta Fundazioen analisia (2013) [pdf, 4,5 MB]