Eragin-azterketen ikerketa
Eraginaren gaineko azterketen analisi honek lotura du kulturaren osagarri edo ondore diren eraginekin. Ikuspuntu instrumentalean sakontzen da, helburu ekonomiko, sozialak edo ingurumenekoak lortzeko bitartekotzat hartuta kultura, eragin ekonomikoari eta gizarte-itzulkinaren eraginari buruzko azterketen bidez.
Aipatzekoa da azterketak lotura hertsia duela kulturaren balio publikoari buruz aldi berean egiten ari den hausnarketarekin. Holdenek garatutako kulturaren balioaren gaineko eredu kontzeptuala aintzat hartuz gero —balioaren triangeluan oinarritua (balio intrintsekoa, instrumentala eta instituzionala)—, azterketa honen helburua da, hain zuzen ere, alderdi instrumentalean sakontzea. Beraz, ezberdinak baina elkarren osagarri diren helburuak dituzte bi azterketok.
Eragin-azterketen gaineko analisia metodologien azterketa konparatu gisa proposatzen da, haietako bakoitzaren mugak eta onurak ezagutzearren. Kontuan izan behar da eragin ekonomikoa edo gizarte-itzulkina, oro har, datuetan adierazten direla; hortaz, horiek kalkulatzeko hainbat modu berrikusten dira.
EAEn eta handik kanpo eragin-azterketetan aplikatzen diren jardunbide egokien sorta bat ere badakar azterketak. Sorta horrek askotariko adibideak hartzen ditu barnean, sektoreei, helburuei eta metodologiei dagokienez.
Azkenik, kulturaren kanpo-eraginak neurtzen dituzten azterketek dakartzaten ekarpenei eta arriskuei buruzko irakurketa kritikoa egingo da.
Eragin-azterketen ikerketa (2017) [pdf, 1 MB]