EAEko kultura-arloko enpresen, enpleguaren eta lan-merkatuaren analisia (2016)
Kulturaren Euskal Behatokiak (OVC-KEB) EAEko kultura arloko enpresei eta enpleguari buruzko bosgarren txostena aurkeztu du, 2010ean hasitako analisi sortari jarraipena emanda. Azterlan horren berezitasuna da berau egiteko kanpoko iturri hauetara jo dutela: Eustat, Lanbide eta EIN. Era horretan, beste erakunde batzuek sortzen duten informazioaren balioa nabarmendu du, eta bere estatistika sektorialek eskaintzen duten ikuspegia zabaldu.
Kulturakotzat eta sorkuntzakotzat jotzen diren jarduerak eta lanbideak aldez aurretik aukeratuta, EAEko kultura- eta sormen-industriaren (KSI) sektoreko enpresa-sarearen eta lan-merkatuaren ustiapen espezifikoak egin dira. Datuak Eustaten eta Lanbideren direktorioetakoak eta erregistroetakoak dira. Gainera, beste autonomia-erkidego batzuekiko alderaketak egiten dira Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeriotik hartu diren datuak erabiliz, BAIren ustiapen espezifiko baten bitartez.
Ildo horretatik, nabarmentzekoa da datu berriak sartu direla enpresa-egiturari eta enpleguari dagokienez. KSIak ikuspegi zabalago batetik aztertu ahal izateko, aintzat hartu dira jarduera ekonomiko berriak Eustateko direktorioetan eta erregistroetan. Horrela, barne hartu dira kultura-ikerkuntzarekin lotura duten jarduera kultural berriak, eta modarekin eta hizkuntzaren industriarekin zerikusia dutenak. Hori dela eta, KSIen arlo berriak jasotzen dira 2015eko eta 2016ko datuekin, eta aldi berean aurretiaz aztertu ziren arloak berrikusten dira EAEko kultura-enpresen ehunaren bilakaera irudikatu ahal izateko.
- EAEko kultur esparruko enpresen, enpleguaren eta lan merkatuaren analisia - 2016 (PDF, 6 MB) [pdf, 6 MB]
- EAEko kultur esparruko enpresen, enpleguaren eta lan merkatuaren analisia - Ohar metodologikoak (PDF, 986 KB) [pdf, 986 kB]
Aurreko edizioak: