Kultura- eta sormen-industriak
Egun, Kultura- eta sormen-industriak oso garrantzitsuak dira, balio erantsiaren, sormenaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egin duten lurraldeetako hazkunde ekonomikorako politiken erdigunean baitaude. Ekonomia-testuinguru globalizatu batean, gehien hazten ari diren ekonomiak ildo horretako estrategiak garatzen dabiltza.
Txosten honek Kultura- eta sormen-industrien, Europar Batasunak bultzatutako sustapen-politiken eta sektore horietan eragina duten EAEko politiken esparru kontzeptualaren ikuspegi sintetikoa eskaintzen du. Helburua EAEn garatu beharreko politikei buruz eta Europako jarduera-esparruan zabaltzen diren aukerei buruz sakonago eztabaidatzeko abiapuntua jartzea da.
Beraz, helburua ez da etorkizunerako plangintza politikoaren azalpen sakona aurkeztea, baizik eta EAEko garapen ekonomikoari lotutako sormenaren sustapen-politika berrien programazioan interesgarria izan daitekeen eztabaida teoriko eta estrategikoaren oinarriak finkatzea.
Hori guztia Europar Batasuna apustu estrategikoa egiten ari den esparru baten barnean, zeinetan ezinbestekoa baita iragarritako politikak egiazko proiektu espezifikoetan zertzea.
Kultura- eta sormen-industriak (2013) [pdf, 1,2 MB]