Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

2021-2022 panela: Instagram

Txosten honetan aurkezten dira 2021-2022 ikasturtean Ikusiker panelkideei egindako bigarren inkestan jasotako emaitzak. Instagrami buruzko gaiak landu dira nagusiki inkesta honetan.

Ikusiker 27 azala

Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.

Seriearen 27. txostenera bildu dira 2021-2022 ikasturtean egindako bigarren inkestan jasotako emaitzak. Panelkideek erabiltzen dituzten sare sozialei buruzko datuak jasotzeaz gain, Instagrami buruzko gaiak landu dira nagusiki inkesta honetan: sare sozial honetan egiten duten erabilera honek dituen aukeren artean, erabiltzeko motibazioak eta erabilerarekiko pertzeptzioak.

Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.

Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.