Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Ikusiker Panela 2020-2021

Azala

Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.

Seriearen 25. txosten honetan 2020-221 ikasturtean proiektua osatzen duten bi paneletan (Bigarren Hezkuntzakoa bata, unibertsitateetakoa bestea) gazteek egiten duten IKTen erabilera eta ikus-entzunezkoen kontsumoa aztertzeko burutu diren ikerketaren informazioa laburbiltzen da, bi adin tarteetan ematen diren antzekotasun eta desberdintasunak nabarmenduz. Izan ere, hainbat kontsumo portaeratan desberdintasunak daude bigarren hezkuntzako/institutuko (11-18 urte) ala unibertsitateko (18-23 urte) ikasleen artean.

Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.

Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.

Ikusiker Panela 2020-2021