Ikusi diren entretenimenduzko edukiak eta hizkuntzak
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei, ikusi dituzten azken entretenimenduzko ikus-entzunezkoei buruz eta eduki horien hizkuntzari buruz galdetu zaie, eta jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 12. txostena.
Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.
Oraingo honetan, ikusi dituzten azken entretenimenduzko ikus-entzunezkoei buruz galdetu zaie UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei. Era berean, ikus-entzunezkoak estuki lotuta daude hizkuntzarekin, eta konbinazio anitzak gertatu daitezke kontsumitzen diren ikus-entzunezkoen hizkuntza-hautuen atzean. Eremu horri buruzko ezagutza areagotu nahi izan dugu inkesta honekin.
Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.
Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.