Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Genero programak eta politikak

Sorkuntzaren eta industriaren ikuspegitik antzerkia, dantza, liburu eta musikaren arloan genero-berdintasunaren egoera diagnostikoa EAEn.

Atala

Jarraian aurkezten den dokumentuaren xedea “Genero programak eta politikak” proiektuan garatutako edukien panoramika orokor eta laburtu bat eskaintzea da.

“Genero politikak eta programak” proiektuaren helburu orokor nagusia dantzaren, liburuen eta literaturaren eta musikaren eta antzerkiaren alorrean emakumeen eta gizonen berdintasunaren egoerari buruzko azterketa informatu bat osatzea da, bai sorkuntzaren ikuspegitik eta baita industriaren ikuspuntutik ere. Bigarren helburu orokor gisa, aipatzekoa da, azterketa horiek era berean Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarentzat oinarrizko euskarri bihurtuko direla, horien bidez gero programak eta jarduerak diseinatzeko eta abiarazteko, genero arrakala edo desberdintasun egoerak atzeman diren esparruetan esku hartzeko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun egoera hobetzeko xedez.

Azterketa-lanak gauzatu ahal izateko, aipatutako sektoreetako zortzi profesional elkartu dira, ikerketei aztertutako errealitate bakoitzaren begirada errealista eta aditu bat emateko asmoz, eta horiek euren erreferentziazko sektoreetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko azterketa eta hausnarketa bat garatu dute.

Oinarri metodologikoen atalburuan zehatzago azaltzen den eran, azterketa-lana datu kuantitatiboen eta kualitatiboen irakurketatik eta genero ikuspegiaren egoeraren azterketatik abiatuta garatu dira. Azterketa horrek erraztuta, ikerketen egile guztiek iritzi artikulu bat idatzi dute eta sektore bakoitzean egin litezkeen balizko esku-hartzeak proposatu dituzte.

Garatutako planteamenduari esker, kultura-esparruan gerta litezkeen desberdintasun sotilenak edo atzemateko zailenak direnak identifikatu ahal izan dira, sektorearen barruan eztabaida eta hausnarketa suspertu izanaz gain.

Sektore bakoitzeko ikerketetako edukien laburpena egiteaz ez ezik -egileen jatorrizko idazkera albait gehien errespetatuz egina-, hiru atal osagarri idatzi dira.

Atal horietan lehena, kulturaren alorreko emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparru normatiboa eta erreferentziaesparrua deskribatzean eta aztertzean ardaztu da; bigarrenak, berriz, panorama orokor gisa eta datu sektorial zehatzetan sartu gabe, enpleguari, prestakuntzari eta kultura-ohitura edo jardunbideei buruzko zenbait datu kuantitatiboren ikuspegi orokorra eskaintzen ditu. Azkenik, hirugarrenak modu sinoptikoan mahai gainean jarritako proposamen guztiak biltzen dituen irudi bat proposatzen du, proposamen eta sektore bakoitzaren araberako taldekatze-kategorietan sailkatuta (sorkuntzaren eta industriaren ikuspuntutik).

Genero programak eta politikak