Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Euskadiko Kultura eta Sormen Industrien dimentsio ekonomikoaren azterketa

Dokumentu honen helburua Euskadiko Kultura eta Sormen Industriak (KSIak) aztertzea da, jarduera ekonomiko diren aldetik, hau da, fluxu ekonomikoak, inbertsioa eta enplegua sortzeko duten gaitasunari erreparatuta.

Power autoreak European Cluster Observatory erakunderako egindako Priority Sector Report: Creative and Cultural Industries txostenaren arabera, 2009. urtean, Europako KSIetako enpleguaren ehuneko handiena duten eskualdeetako bat da Euskadi. Zehazki, ehuneko hori guztizko enpleguren % 4tik gorako balioan ezartzen du. Dokumentu horretan, eskualdeetako jarduera berritzailea KSIen presentziarekin ere lotzen da, baina ezin da frogatutzat jo enpresa horien jardueraren eta eskualdeko jokabide berritzaile orokorraren arteko erlazioa.

Datu orokor horiek esanguratsuak eta interesgarriak direnez, eta KSIen barruan dauden jardueren aniztasuna kontuan hartuta, ordea, sektoreari lotutako politikak ezartzeko azterketa zehatzagoa egin behar da. Gutxienez, jarduerak gehiago bereizi behar dira eta aldagai anitzeko azterketa egin behar da, jarduera ekonomikoarekin lotutako beste alderdi batzuk kontuan hartuta; izan ere, alderdi horiei esker, KSIen dimentsio eta garrantzi ekonomikoa beste sektore batzuekin eta, aldi berean, beste eskualde-testuinguru batzuekin alderatu ahal izango da.

Helburu horrekin, dokumentu honek Euskadiko KSIetan sakontzen du, fenomeno ekonomikotzat hartuta, eta enpresa horien konplexutasuna eta dimentsioa agerian utzi nahi du, politika publikoak ezartzeko oinarri izan dadin. Horrenbestez, Euskadiko KSIen errealitate ekonomikoren dimentsioa kuantifikatzea da kontua, KSIak Euskadiko jarduera ekonomikoan, oro har, kokatu eta elkarren arteko erlazioa ulertzea, baita testuinguruko elementuak ekartzea ere, Jaurlaritzako beste sail batzuekin elkarrizketa gurutzatua izateko, KSIen sustapena elkarrekin egin ahal izatearren.

LAN-TALDEA