Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Euskadiko hirugarren kultura-sektorea pentsatzeko gakoak

Portada

Hirugarren sektorea gizarte-agente garrantzitsua da politika publikoak garatzeko. Kulturaren arloan ere bai.

Orain arte, Behatokiak hirugarren sektore kulturala zeharka aztertu du, hurbiltasunarekin, eskubide kulturalekin, itzulera sozialarekin eta beste gai batzuekin duen harreman zuzenaren bitartez. Azterlan kuantitatiboetan ere agertzen da, baina zenbait mugarekin. Horrela, bada, lehenengoz egin da azterketa espezifiko bat gai horri buruz.

Txostenaren xedea da Euskadin hirugarren sektore kulturala aztertzeko beharrezkoa den oinarri kontzeptual eta metodologikoa ematea. Horretarako, sektorea ezaugarritzeko gakoak, sektorea ulertzeko moduak eta berezkoak dituen dinamikak emango dira.

Bigarrenik, eskuragarri dauden neurketa-tresnak kritikoki errepasatuko dira, eta arlora hurbilduko gara tresna horiek oinarri hartuta. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Ofiziala aztertu behar da, baina baita Behatokiaren beste estatistika batzuk ere, hala nola Arteei eta Kultura Industriei buruzko estatistika edo EAEko parte-hartze kulturalari buruzko estatistika.

Jarraian, diagnostiko bat egingo da, inspirazio-elementuak identifikatu ahal izateko hirugarren sektore kulturala eta izan ditzakeen ondorioak (sozialki positiboak) sustatzeko eta finkatzeko gai diren politiketarako.

 Euskadiko hirugarren kultura-sektorea pentsatzeko gakoak [PDF, 1 MB]

Laburpena [PDF, 216 KB] 

Executive summary [PDF, 180 KB] 

Résumé opérationnel [PDF, 170 KB]