EAEko kultura-arloko enpresen, enpleguaren eta lan-merkatuaren analisia (2019)
Kulturaren Euskal Behatokiak (OVC-KEB) EAEko kultura-arloko enpresei eta enpleguari buruzko seigarren txostena aurkeztu du, 2010ean hasitako analisi sortari jarraipena emanda. Azterlan horren berezitasuna da berau egiteko kanpoko iturrietara jo dutela. Era horretan, Behatokiak beste erakunde batzuek sortzen duten informazioaren balioa nabarmendu du, eta bere estatistika sektorialek eskaintzen duten ikuspegia zabaldu, EAEko kultura-eta sormen-sektoreen multzoaren gaineko adierazleak eskaintzeko.
Kulturaren eta sormenaren arlokotzat jotzen diren jarduera ekonomikoak eta lanbideak aldez aurretik aukeratuta, zeinen perimetroa urte hauetan zehar definitu eta zabaldu den, EAEko kultura- eta sormen-industriaren (KSI) sektoreko enpresa-sarearen eta lan-merkatuaren ustiapen espezifikoak egin dira. Datuak Eustaten eta Lanbideren direktorioetakoak eta erregistroetakoak dira. Gainera, beste autonomia-erkidego batzuekiko alderaketak egiten dira Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeriotik hartu diren datuak erabiliz, BAIren ustiapen espezifiko baten bitartez.
Txostenaren lehen zatian enpresa-sarearen, enpleguaren eta lan-merkatuaren azken urteotako alderdi garrantzitsuenak nabarmendu dira. Bigarren zatian, berriz, estatistika-taula xehatuak daude, irakurleak datuak zehatz-mehatz ikusi ahal izan ditzan. Azkenik, emaitzak azaltzen dituzten ohar metodologikoak daude txostenaren amaieran.
EAEko kultura-arloko enpresen, enpleguaren eta lan-merkatuaren analisia (2019) [pdf, 2,5 MB]
Aurreko edizioak:
- EAEko kultura-arloko enpresen, enpleguaren eta lan-merkatuaren analisia (2016)
- EAEko kultura-arloko enpresen, enpleguaren eta lan-merkatuaren analisia (2014)
- EAEko kultur esparruko enpresen, enpleguaren eta lan merkatuaren analisia (2012)
- EAEko kultura eremuko enpresen eta enpleguen analisia (2010)
- Enpresen, enpleguen eta lan merkatuaren analisia (2008)