Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Covid-19aren eragina EAEko kultur sektorean

Atala

Alor guztietan gutxieneko informazio kopuru bat izateko xedez diseinatu da inkesta, eta sektoreko elkarteekin kontrastatu da. Hautatutako estrategiak uneko premiari eta datu partekatuak eta globalak izateko beharrizanari erantzuten die.

Datuen lehenengo jasoaldikoak dira emaitzak, 2020ko apirilaren 9tik 26ra jaso direnak, eta 234 eragileren parte-hartzea izan dute.

Txostena honako atal hauez osatuta dago:

  • Lehendabizi, covid-19a agertu aurreko kultur testuingurua deskribatu da. Horretarako kulturaren eta ekonomiaren alorreko adierazleak aurkeztu dira, covid-19a heldu aurreko egoeraren irudi global eta sintetiko bat eskaintzen dutenak.
  • Era berean, emaitzak aurkeztu aurretik, sektoreak eta sektoreko eragileek erreakzio gisa abiarazi dituzten ekimenen begirada sintetiko bat eskaini da jarraian.
  • Inkestaren emaitzei dagokienez, lehenik eta behin, jardueraren, enpleguaren eta balantze ekonomikoaren esparruan izandako analisi orokor bat aurkezten da, eta balioespenak txertatu dira iturri ofizialetako bigarren mailako datuak erabiliz. Jarraian, azterketa sektorial bat aurkezten da, sektore bakoitzeko datu espezifikoak eskainiz, bai pandemiaren aurreko egoerari dagokionez, bai inkestaren emaitzei dagokienez.
  • Azkenik, ondorioak idazten hasi aurretik, sektoreari eskainitako laguntza-neurrien sintesi bat gehitu da, kronologiaren eta tipologiaren araberako ikuspegi analitiko bat izateko.

Covid-19aren eragina EAEko kultur sektorean [pdf, 1,80 MB],