Argitalpenak: Kultura eta beste esparru batzuk
2024. urtea
- Kultura gizarte-bazterketaren aurrean. Harremanaren kontzeptualizazioa eta lan-esperientzien identifikazioa
Gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko, kultura faktore bereizgarri gisa aitortu dadila sustatzea dago txosten honen oinarrian.
2023. urtea
- Kultura eta turismoa
Azterlan honek bi alderdi uztartzen ditu, alde batetik estatistiken bidez lortzen den begirada enpirikoa, eta bestaldetik kultura-turismoaren kontzeptuaren beraren inguruko gogoeta, bai eta turismoaren eta kulturaren arteko norabidebiko harremanaren inguruan dauden erronken ingurukoa ere.
2022. urtea
- Kultura eta osasuna
Kulturaren, osasunaren eta ongizatearen arteko erlazioari dagokionez, bibliografia berrikustea eta analisi sakona egitea planteatzen du lan honek, nazio zein nazioarteko mailan egiten ari diren eta etorkizuneko erabaki eta ekintzetarako inspirazio-iturri izan daitezkeen jardunbide egokiak ere erakutsiz.
- Kultura eta jasangarritasuna. Inplementaziorako gida
Txosten honen helburu dira, batetik, kulturaren eta jasangarritasunaren arteko auzia zertan den zehaztea (horretarako, nazioartean eta eremu estatal eta autonomikoan dauden proposamenak berrikusi dira), eta, bestetik, gida praktiko bat egitea (kultura-sektoreko erakundeentzako baliagarri diren tresna multzo bat barne).
2019. urtea
- Kultura eta jasangarritasuna
Txosten honen helburua kulturaren eta ingurumenaren arteko loturei buruzko ikerketara hurbiltzea da, bai eta kultura ingurumen-erantzukizunaren bizkortzaile gisa aztertzea ere.