Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Ikusiker (2023): Instagram

Txosten honetan aurkitu daitezke 2022ko azaroaren 28tik abenduaren 4ra bitartean, Instagram sare sozialari buruz eginiko inkestaren emaitzak. Guztira, 18 eta 23 urte bitarteko 2.101 ikasleren erantzun baliagarri jaso dira.

Euskal Herriko gazteek dauzkaten ikus-entzunezkoen kontsumoak eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilerak aztertzen ditu Ikusiker ikerketak.

Txosten honetan aurkitu daitezke 2022ko azaroaren 28tik abenduaren 4ra bitartean, Instagram sare sozialari buruz eginiko inkestaren emaitzak. Guztira, 18 eta 23 urte bitarteko 2.101 ikasleren erantzun baliagarri jaso dira. Dokumentuaren hasieran, sare sozial desberdinen pisua zenbatekoa den zehazten da eta gero Instagramen gaineko galderen emaitzak eskaintzen dira: irismena, konexio-maiztasuna, erabilera desberdinak, jarraitzen diren perfilak eta balorazio orokorra, besteak beste.

Egitasmo hau martxan dago 2018-2019 ikasturtetik, eta UPV/EHUko NOR taldeak, EITBk, Kulturaren Euskal Behatokiak, Tabakalerak eta Euskararen Erakunde Publikoak gauzatzen dute, tokian tokiko ikasketa-zentroekin elkarlanean. Ikusiker ikerketari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.