Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritza
- Titularra: Ana Lopez Asensio
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
12. artikulua.– Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritza.
1.– Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari dagokio dekretu honen 6. artikuluan ezarritako egitekoak betetzea honako arlo hauetan: musika, arte eszenikoak, liburua, ikus-entzunezkoak, ikusizko arteak eta kultura- eta sormen-industriak.
2.– Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritza lehen aipatutako arloetako lanbide-jarduerez arduratuko da bereziki.
Halaber, euskara bultzatuko du bere eskumen-eremuan garatzen diren kultura sustatzeko politika publikoetan, saileko Euskararen Administrazio Unitatearekin lankidetzan eta elkarrekin koordinatuta. Era berean, genero-ikuspegia txertatuko du bere eskumen-eremuan garatzen diren kultura sustatzeko politika publikoetan, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako neurriak ezarriko ditu, bai eta ekintza positiboak ere horiek beharrezkoak diren eremuetan, saileko Berdintasunerako Administrazio Unitatearekin lankidetzan eta elkarrekin koordinatuta.
Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko zuzendaritza bakoitzaren burua zuzendaria izango da, zuzenean eta organikoki dagokion sailburuordearen mende egongo dena, salbu eta Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzaren, Zerbitzu Zuzendaritzaren eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren kasuan, horiek sailburuaren mende egongo baitira. Zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:
- Zuzendaritzako jarduerak programatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea organo eskudunek emandako arauen arabera.
- Organo arduradunei planak, jardun-programak eta arau-garapenak proposatzea bakoitzak eskumeneko dauzkan gaietan.
- Dekretu honek esleitzen dizkien egitekoetarako behar diren administrazio-egintzak ematea.
- Mendeko zerbitzu eta unitateak antolatzea, baita horien lan-sistemak ere.
- Indarreko legeriaren arabera txikitzat jotzen diren kontratuen gastuak baimentzea, bakoitzak bere jardun-arloan, eta, oro har, kontratu horietako kontratazio-organoa izatea.
- Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
- Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntza-deialdietan.
KARGUAK