Kultura Sustatu: COVID-19 Salbuespenezko neurriak
COVID-19ren pandemiak eragin duen gizarte-larrialdiko egoera kulturaren esparruan izaten ari den eta izango dituen ondorio dramatikoak eragiten ari da.
Sailaren berezko eskumenen esparruan, diru-laguntzen aginduak arautzen dituzten arauak malgutzeko lanean ari gara, arau horiek egoera berrira egokituz. Kultura-sorkuntzara bideratutako laguntzen deialdi konkurrenteei eusten saiatuko gara, sortzaile eta ekoizleei laguntzeko faktore erabakigarria baitira. Haiek gabe, ezin da kultur eskaintzarik egon.
Era berean, gogorarazi nahi dugu diru-laguntzen aginduei buruzko administrazio-izapide guztiak bitarteko elektronikoen bidez egin daitezkeela.
Gure politikak eta aurrekontua birbideratu behar ditugu, kultura-ehunaren alderdirik ahulenei ahalik eta eraginkortasun handienarekin erantzuteko.
Premiazko neurrietako batzuk dagoeneko hartzen ari dira. Erakundeek enpresen likidezia hobetzeko neurriak iragarri dituzte, enpresek beren betebeharrei aurre egiteko, Ogasunarekin dituzten konpromisoak atzeratzeko edo enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak errazteko. Jarduerak etetearen berehalako ondorioak arintzeko neurriak gure ehun ekonomikoa osatzen duten enpresa eta autonomo guztiei zuzenduta daude; beraz, baita kultura-sektoreko enpresa, autonomo eta enplegatuei ere.
Lanbidek laguntza-ildo bat sortu du autonomoentzat eta enpresaburu indibidualentzat
Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak sortutako eta enpresaburu indibidualei eta autonomoei zuzendutako ezohiko laguntzen programa berri bati. Laguntza-ildo horren bidez, Gizarte Segurantzarako kotizazioen gastuetarako eta alokairu-errentetarako diru-laguntzak emango dira.
Finantzen Euskal Institutuak: enpresentzako finantzaketa-lerro bat
Finantzen Euskal Institutuak, Ogasun eta Ekonomia Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, iragarri du enpresei finantza-laguntza emateko lerro bat abian jarriko duela, Covid-19 birusaren pandemiaren ondorioz Euskadin deklaratutako osasun-larrialdiko egoeraren aurrean.
Enplegu-Erregulazioko Espedienteak COVID – 19k eragindako egoeren ondorioz
2020/03/19an Eusko Jaurlaritzak zabaldutako zirkularra-
Euskadik bizi duen osasun-larrialdi egoera dela-eta, dokumentu honekin, mugikortasuna mugatu eta zerbitzu eta establezimenduak ixteko neurriak hartu izanagatik aurkezten ari diren enplegua arautzeko espedienteen aurkezpen eta onarpenean jarraitu beharreko oinarrizko irizpideak zedarritu dira.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak enpresa txiki eta ertainei zuzendutako neurriak ezarri ditu, bi jarduera-ildotan banatuta, guztiak premiazkoak.
Neurri-bloke bat, Covid19 Aparteko Funtsaren estaldura izango duena, eta beste neurri-bloke bat, sailean bertan eta Spri taldean dauden eta Euskadiko enpresa-ehuna dagoen larrialdi-egoerarako egokiak diren programen ezohiko kudeaketaren bidez egingo dena.
Guztira, 45.415.000 euro bideratuko dira, premiazko izaeraz, ETEetan teknologia eta telelana prest jartzea errazteko; koronabirusa arintzen lagunduko duen premiazko ikerketa egiteko; industriako eta elikaduraren sektoreko ETEei zeharkako finantzaketa emateko; Covid19k eragindako krisian dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntza-lerro berri bat; eta elikadirura produktuen soberakinak kudeatzeko programa berri baterako
45.415.000 euro horietatik, 27.000.000 ordainduko dira, Covd19 Aparteko Funtsetik abiatuta, eta gainerakoa indarrean dagoen aurrekontu arruntetik kudeatuko da.
"(...) 586 (milioi) enpresa txiki eta ertainentzat eta autonomoentzat. (...) Lehendakariak adierazi du jarduera ekonomikoa beharrezkoa dela funtsezko zerbitzuei euskarria emateko. "Funtsezkoa da enpresetan protokolo zorrotzak bermatzea, pertsonen ahalik eta segurtasun handiena zaintzeko".
"Baldintza horietan, langileen segurtasunarekin bateragarria den jarduerari eusten saiatu behar dugu. Pertsonentzako oinarrizko kontsumo-produktuen logistika, hornidura, energia edo banaketa mantentzea. Hori da enplegua babesteko modua ", azpimarratu du.
BIZKAKO FORU ALDUNDIA
Bizkaiko Foru Aldundiak martxoaren 26an hartutako neurriak
- Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa eta ekintzaileei zuzendutako zerbitzuen eta programen epeak malgutu ditu
- Bizkaiak urtebete atzeratuko du Batuzen ezarpena
- Zerga-betebeharrak malgutzeko neurri berriak
Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat zerga-neurri onartu ditu Bizkaiko pertsonen likidezia hobetzeko, bereziki mikroenpresa, ETE eta langile autonomoena, eta ekonomiaren sektore ahulenetan eragin ekonomiko negatibo handiagoa prebenitzeko.
Zergapekoei ahalik eta segurtasun juridiko handiena emateko, komenigarria da lehenbailehen zehaztea, eta, kasu batzuetan, argitzea norainokoak diren COVID-19aren ondoriozko presazko tributu-neurriei buruzko martxoaren 17ko 1/2020 Foru Dekretu Arauemailean jasotako neurriak.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
o Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako neurriak, Covid-19 koronabirusak sortutako egoeraren aurrean
Foru dekretu-arau honetan jasotako zerga neurrien xedea da Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioak arin tzea, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren foru zerga sistemaren menpe dauden zergapekoei dagokienez.
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua (2020/03/20).
Foru Gobernu Kontseiluaren 2/2020 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, martxoaren 18koa Onestea premiazko zerga neurriak COVID-19ren inpaktu ekonomikoari erantzuteko.
ETEentzako eta autonomoentzako baliabideak COVID-19ren aurrean
- Onuradunak: autonomoak eta ETEak
- Xedea: besteak beste, digitalizaziorako ekipamendua eta zerbitzuak erosteko eta leasinga egiteko laguntzak, eta, bereziki, aurrez aurrekoak ez diren lan-irtenbideak emateko laguntzak.
- Digitalizazio-proiektuak eta, bereziki, Acelera Pyme >>> AUTONOMOENTZAKO eta ETEentzako ataria programan jasotako telelanerako soluzioak sustatzera bideratutakoak
Autonomoei laguntzeko neurriak
34. artikulua. Gizarte Segurantzako gizarte-kotizazioen moratoria.
35. artikulua. Gizarte Segurantzarekiko zorren ordainketa atzeratzea.
Industrializazioa laguntzeko neurriak
40. artikulua. Nazioarteko merkataritza eta nazioarteko beste ekitaldi batzuk sustatzeko jarduerak ezeztatzeagatik gastuak itzultzea eta laguntzak ematea.
Malgutasuna horniduren arloan
42. artikulua. Autonomoentzako eta enpresentzako elektrizitate-hornidurako kontratuak malgutzea.
Beste neurri batzuk
50. artikulua. Autonomia-erkidegoek eta toki-erakundeek COVID-19k eragindako osasun-krisiak kaltetutako enpresaburuei eta autonomoei emandako maileguak itzultzeko egutegiaren ezohiko atzerapena.
53. artikulua. Autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen zerga-arloko epeak etetea.
54. artikulua. Diru-laguntza eta laguntza publikoen arloko neurriak.
Aldi baterako lan-erregulazioko espedienteen malgutasuna.
Aldi baterako lan-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden pertsona guztiek langabezia-prestazioa jasoko dute, baita kotizazio-denbora nahikoa ez izateagatik horretarako eskubiderik ez dutenek ere. Alarma-egoeran kobratutako langabezia-prestazioak ez dira zenbatuko geroko langabeziarako. Zerotik kobratuko dira.
Gizarte Segurantza
Nola eskatu aparteko prestazio berria COVID-19k kaltetutako autonomoentzat?(2020/03/23)
Gobernuak ezohiko neurri sorta bat onartu zuen joan den astean, COVID-19 pandemiari aurre egiteko ezarritako alarma egoeraren ondorioz kaltetutako norberaren konturako langileentzat, enpresentzat eta soldatapeko langileentzat.
Neurri nagusietako bat autonomoentzat izan da, eta aparteko prestazio bat onartu da COVID-19ko pandemiak beren negozioetan dituen ondorio negatiboak arintzeko. Gako nagusiak gida honetan azaldu zituzten.
Autonomoentzako aparteko prestazio berriari buruzko galdera eta erantzun guztiak (2020/03/25)
Gobernuak aparteko prestazio berri bat jarri du abian norberaren konturako langileentzat, COVID-19ren pandemiak negozioetan dituen ondorio negatiboak arintzeko. Eguneratutako gida honetan, prestazio berri horri buruzko zalantza gehienak argitzen saiatzen da Gizarte Segurantza.
Europar Batasuna
FREMAP (Gizarte Segurantzarekin kolaboratzen duen 61 zenbakidun mutualitatea)
COVID-19: jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa
"COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko ezarritako alarma-egoeraren ondorioz kaltetutako autonomoek jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa eskatzeko baldintzak eta jarduerak"
BESTE BATZUK
BILBOKO UDALA
Bilboko Udalak berehalako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzu bat jarri du martxan. Doan izango da, eta COVID-19k sortutako egoerari aurre egiteko erabil ditzaketen neurri aringarrien inguruko informazioa emango die saltoki, microETE eta autonomoei.
Zerbitzua martxan dago jada Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, eta https://forms.gle/ZrhjZSXRqAKNoHt96 esteka bitartez jar zaitezke harremanetan.
Bilbao Ekintzako profesionalek jasotako galdera guztiak erantzungo dituzte eta negozioen arabera egokitutako aholkularitza pertsonalizatua eskainiko dute lanari, zergari eta finantzaketari lotutako gaien inguruan, bai eta administrazio zein erakunde publikoek eskainitako laguntza-neurrien inguruan ere.
Bilboko Udalak gogoratzen ditu osasun larrialdiagatik hartutako neurriak
Zerga eta tasen epeak etenda
Bilboko Udalak tramitatzeko epeak eten ditu Ogasun Sailari dagozkion tributu eta administrazio-prozedura guztietan, 2020ko martxoaren 15eko Alkatetzaren Erabakia betez eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarriari jarraituz.
Egoera honetan, azken ordainketa-eguna martxoaren 25a zuen borondatez ordaintzeko epea eten da: “Neurrirako Ordainketa” delakoari atxikita ez dauden Erroldako ordainagirietan: Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Estolderia Zerbitzuaren tasa, Auto-taxien eta gainerako alokairu-ibilgailuen Lizentziak Emateko eta Zerbitzuak Emateagatiko tasak, Udal Jabari Publikoaren Aprobetxamendu Berezi eta Erabilera Pribatuen Tasa, ibilgailuak espaloietan barrena finken barrura sartzeagatik eta horiek bide publikoan aparkatzeko erreserbatzeagatik; bide publikoan erakusleihoak, beira-arasak, dekorazio-atariak, toldoak, markesinak, iragarkiak, errotuluak, kutxazain automatikoak instalatzeagatik, eta trakzio mekanikoko ibilgailuak bide publikoan aparkatzeagatik.
Era berean, etenda geratu da, oro har, ordaintzeko azken eguna martxoaren 14az gerokoa duten jaulkitako likidazio guztien ordainketa-epea, baita onartutako ordainketen zatikapen eta geroratze guztiak ere. Azkenik, bertan behera utzi dira, ordainagiriak betearazpen-bidean kobratzea xede duten administrazio-prozedurak.
Aldaketak administrazio-prozeduretan
Bilboko Udalak eta Udal Erakundeek, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua betez, bertan behera eta etenda utzi dituzte dagoeneko hasita dauden administrazio-prozeduretarako epeak, elektronikoak izan ala ez.
Era berean, Udalak zein Udal Sozietateek edozein neurri hartu ahal izango dute, zuzenean nahiz zeharka, egungo osasun-larrialdiko egoerari aurre egiteko
Bilboko Udalak jakinarazi du administrazio elektronikoaren bidezko prozedurek erabat jardunean jarraitzen dutela, eta epeak Dekretua bertan behera geratu ondoren abiaraziko direla berriz ere.
Bilbok Ogasun Saileko zerga-prozedura guztien tramitazioa atzeratu du
Borondatez ordaintzeko epea eten da 'Neurrirako Ordainketa' delakoan sartuta ez dauden errolda-ordainagirietarako, izan ere horiek ordaintzeko azken eguna martxoaren 25a zen.
Halaber, etenda geratu da ordaintzeko azken eguna martxoaren 14az gerokoa duten jaulkitako likidazio guztien ordainketa-epea, baita onartutako ordainketen zatikapen eta geroratze guztiak ere.
DONOSTIAKO UDALA
Aldi berean, eremu horretan hartu beharreko neurriak aztertuko dira, egungo egoeraren iraupena jakin ondoren.
Erabaki honen bitartez, Udalak ordainketen inguruan malgutasunez jokatu nahi du, koronabirusaren izurriteak eragin duen gizarte egoera kontuan hartuta.
Zehazki, Udalak irailaren erdia arte atzeratuko du zerga handien kobrantza, hala nola OHZ edo Ibilgailuen Zerga (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga –JEZ- urri-azaroan ordaintzen da), baita aldi batean ordaintzen diren tasak ere (TAO). Aldizkako ordainketaren gainerako tasak banan-banan aztertuko dira eta behar diren erabakiak hartuko dira.
GASTEIZKO UDALA
Gasteizko alkateak neurri berri bat iragarri du COVID-19 pandemiarek tokiko ekonomiaren gaineko eragin negatiboa murrizteko. Apiriletik aurrera, alokairua ordaintzetik salbuetsita izango dira udal jabegoko merkataritza-lokalak alokatuta dituztenei, osasun-alarmaren ondorioz jarduera eten beharrean daudelarik. Neurria Udalak berak zein 21 Zabalgunea udal-sozietateak hirugarrenei alokatu dizkieten eta oraingo egoeran negozioa itxita eduki beharrean direnei aplikatuko zaie. Ez da alokairua kobratuko jardueraren etenak iraun bitartean.
Udal zergak eta tasak ordaintzeko epearen luzapena
OHZ, EET eta zaborren tasak ordaintzeko epea luzatu egin da egutegi fiskalean. Horretaz gain, honako tasak ordaintzeko epea ere luzatu da: terrazak, industria-isurketak, hilerrien kontserbazioa, ibilgailuen sarrera (ibiak) – Lehen seihilekoa eta emakidak (sei hilean behin ordaintzea). (Ohi bezala, helbideratutako ordainagiriak epearen azken mugaegunean zordunduko dira kontuan).
BESTE UDAL BATZUK HARTUTAKO NEURRIAK
Udalak neurriak hartu ditu zerga eta tasen inguruan, herritarrei, saltokiei eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko egungo egoeraren aurrean
Zerga egutegian aldaketak. Bizi garen alarma egoeraren ondorioz, egutegi fiskala aldatu du martxoaren 23ko dekretuak eta eragindako zergen epeak luzatu dira.
Egutegi fiskala aldatu du Barakaldok, bai eta kobrantza epeak luzatu ere, isolamenduak dirauen bitartean herritarrek eta enpresek tramiterik ez egin behar izateko.
Ekainaren lehenera arte luzatu du Udaleko Ogasun Arloak apirilaren lehenerako aurreikusitako udal zergak kobratzen hasteko epea. "Herritarrak lasai egoteko hartu dugu zerga ordainketa luzatzeko neurria, horrela ez baitute etxetik irten beharrik izango tramiteak udaletxean egiteko", adierazi du Ogasun Arloko zinegotzi Danel Solak.
Merkataritzari eta Ostalaritzari laguntzeko Tasa eta Zerga neurri berriak. Irungo Udalak bizi dugun alarma egoeraren ondorioz hartutako neurri berriak jakinarazi ditu. Kasu honetan, hiriko merkataritza- eta ostalaritza-jarduerari laguntzeko eta Alarmako estatu-dekretuak establezimendu horietarako ezartzen dituen itxiera-betebeharren ondorioak arintzen saiatzeko hartutako erabakiei buruzkoak dira.
- Durangoko Udalean eta sektore publikoko erakunde guztietan prozedurak izapidetzeko epeak eten egiten dira.
- Eten egiten dira eskaintzak aurkezteko epeak Durangoko Udalean eta sektore publikoko erakunde guztietan izapidetzen ari diren hautaketa prozedura guz-tietan.
- Eten egiten dira eskaintzak aurkezteko epeak Durangoko Udalean eta sektore publikoko erakunde guztietan izapidetzen ari diren lizitazio guztietan.
- Epeen zenbaketa berriz hasiko da alarma-egoera deklaratzen duen errege-dekretuak edo horren luzapenak indarra galtzen duenean (463/2020 Errege Dekretua, martxoaren 14koa, COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duena).
Elkargi
REALE Seguros-ek bere gain hartzen du ELKARGIko bazkideen gabealdi eragiketen % 100eko kostua
REALE Seguros eta ELKARGI finantza lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute, Euskadiko enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen baldintzak berehala hobetuko dituena.