Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Kultura eta Sormen Industrien Perimetroak Euskadin

Lan honek Kultura eta Sormen Industrien (KSI) perimetro berri bat proposatzen du Euskadirako. Ekonomiaren sektore hori osatzen duten jardueren berrikuspen honekin, sektorea mugatzea bilatu da, etorkizuneko ikerketei ekiteko, haiek osatzen dituzten jardueretatik, lotutako okupazioetatik eta eduki sortzailea eta kulturala duten produktu eta zerbitzuetatik abiatuta.

Kultura eta Sormen Industriek (KSI) zeregin garrantzitsua betetzen dute ekonomiaren sustapenean, enplegu-sorreran eta berrikuntzan, eta Europako Batzordeak hazkunde handiko sektoretzat identifikatu ditu, balio erantsia sortzen baitute eta berreskuratzeko gaitasuna baitute krisi ekonomikoko garaietan. KSIek lagundu egiten dute Europako kultura aberastasunaren eta sortzeko gaitasunen eta jarduera ekonomikoen, etekin ekonomikoaren eta enplegu sorkuntzaren arteko lotura hobetzen, bigarren mailako ondorioak eragiten dituzte beste industria batzuetan, eta oro har, berrikuntzaren katalizatzaile gisa jarduteko moduan daude.

Beraz, agerian geratu da KSIen sektorea Euskadiko gainerako sektore ekonomikoekin batera ikertzeko beharra, haien lehiakortasuna bultzatzeko ikuspegi estrategiko integral bat garatzeko, kontuan izanik ekonomia-sektore honen ezaugarri espezifikoak, hala nola enpresen tamaina txikia, beren aktiboen izaera ukiezina eta ikusgarritasun- falta, eta horrexegatik aurre egin behar diete oso erronka zehatzei.

Dokumentu honen helburua da Euskadirako KSIen perimetroen berrikuspena aurkeztea, haren aplikazioak KSIak gainerako sektore ekonomikoekin batera jarriz aurrera egiteko aukera eman dezan. Orkestrarekin eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin batera landutako berrikuspen honekin, sektorea mugatu egin da erabilgarria izan dadin etorkizuneko ikerketei ekiteko, haiek osatzen dituzten jardueretatik, lotutako okupazioetatik eta eduki sortzailea eta kulturala duten produktu eta zerbitzuetatik abiatuta.

LAN-TALDEA