Osasun Saila

Krisi suizidetan esku hartzeko gida praktikoa

Gida hau larrialdietako profesional guztiei eskainia da. Profesional horiek beren bizitzako unerik txarrenean dauden pertsonei laguntzeko lan zailari egiten diote aurre, bai senide edo gertuko bat suizidioz hiltzen denean lekukoak izan direlako eta/edo egoera horrek zuzenean erasan dielako, bai bere buruari beste aukera bat emateko prozesuan bizitzaren eta heriotzaren artean eztabaidatzen ari den norbaiti laguntzen ari zaielako.

Osasuna politika guztietan” diogunean hau esaten ari gara, gizabanakoen osasuna, eta orokorrean gizartearena, helburu bat dela, eta horretan guztiok bat etorri eta erakunde eta botere publiko guztiok lanean jardun behar dugula

Imagen de la Guía práctica para la intervención en crisis suicidas

Kontzeptu hori abstraktua eta zehaztugabea izan daiteke, baina erreal eta zehatz bihurtzen da esku artean duguna bezalako dokumentuetan. Jokabide suiziden aurrean planteatzen diren maila anitzeko esku-hartzeak erronka handia dira jatorri eta helburu desberdinei erantzuten dieten erakundeentzat, baina bat egiten dute helburu komunak daudenean: jokabide suiziden prebentzioa, jokabide suizidak aurrera eramatea saihestea, baita, suizidioa burutu den kasuan, bizirik dauden pertsonak artatu eta zaintzea.

Krisi suizidetan esku hartzeko gida praktiko hau, gainera, suizidioa prebenitzeko Euskadik duen estrategiaren garapen espezifiko eta programatua da, osasun publikoko lehen mailako arazo baten aurrean erakunde guztiek hartutako estrategia koral batena.

Azken aldaketako data: