Koronabirusaren transmisioa saihesteko gomendioak
- Sarrera
- Transmisioa sahiestu. Kontaktuak murriztu
- Noiz eta nola erabili maskara?
- Jokabidea lantokietan
- Nola babes naiteke garraio publikoetan eta erosketak egiterakoan?
Koronabirusaren transmisioa saihesteko gomendioak Euskadin
Koronabirusaren transmisioa saihesteko gomendioak Euskadin gidaliburuak, birusaren transmisioa saihesteko gomendioak ez ezik, informazio baliagarria ere biltzen du: nolako jarrera hartu behar den lantokietan, nola eta non erabili behar den maskara, zer babes-neurri hartu behar diren garraiobide publikoetan edo erosketak egiteko garaian, zer egin behar dugun etxera iristean eta abar.
Transmisioa sahiestu. Kontaktuak murriztu
Atal honetan aurkituko dituzun gomendioak koronabirusaren transmisioari aurrea hartzeko eta eguneroko bizimoduari modu seguruan eta konfiantzaz aurre egin ahal izateko dira.
Pertsona guztientzako aholku sinpleak dira:
1 Erabili maskara
- Gogoratu nahitaez erabili behar dela
2 Eskuak garbitu
- Besteek ukitzen dituzten objektuak edo gainazalak ukitzen dituzunean
3 Segurtasun tartea mantendu (gutxieneko tartea 1,5 m)
- Kontaktua eta hurbiltasuna saihestu zurekin bizi ez direnekin
4 Pertsona-pilaketak saihestu
- Birusaren transmisio-foku garrantzitsua dira
5 Guztiek erabiltzen dituzten tokiak ukitzea saihestu eta ukituz gero, eskuak garbitu
- (Eskutokiak, argi-etengailuak, dirua, barandak, igogailuaren botoiak…)
6 Etxera heltzerakoan, garbitu kutsatuta egon daitekeen guztia
- (Erosketak, giltzak, txanponak, mugikorra, betaurrekoak, arropa…)
7 Arrisku-talderen batean bazaude, kontu handiz jokatu
- (haurdun dauden emakumeak, nagusiak, gaixotasun kronikoren bat duten pertsonak, immunodeprimituak…)
HONAKO SINTOMAK IZANEZ GERO
- eztula, sukarra 37º baino gehiago, arnasa hartzeko zailtasuna, eztarriko mina, usaimenaren galera
ISOLAMENDUA. Etxean geratu zaitez eta zure osasun zentroarekin harremanetan jarri
Badakizu nola eta non erabili maskara?
Maskara erabiltzearekin batera, eskuak maiz garbitu beharko dituzu ur eta xaboiarekin edo soluzio hidroalkoholiko batekin. Eskularruek birusa transmititu dezakete, zure eskuen antzera, garbi ez badaude.
NON?
-
Bide publikoan, aire zabalean eta erabilera publikoko espazio itxietan. Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea sei urtetik gorako pertsonentzat, haien arteko distantzia edozein dela ere
-
Garraiobide desberdinetan
Maskara behar bezala erabiltzeko eta haren eraginkortasuna bermatzeko:
- Garbitu eskuak erabili aurretik eta ondoren.
- Ondo estali ahoa, sudurra eta kokotsa, aurpegiaren eta maskararen artean. tarterik utzi gabe.(Ez ipini ez lepoan ezta ahoan).
- Kendu belarrietako kordeletatik hasita.
- Berrerabilgarria bada, gorde ezazu poltsa itxi batean. Botatzerako orduan, sartu poltsa itxi batean esposizioa saihesteko.
- Aldatu hezea dagoenean edo hondatzen denean.
- Ez ukitu aurrealdea.Ukitzen baduzu, garbitu eskuak.
Jokabidea lantokietan
Maskara ez da nahitaezkoa izango langileak eserita daudenean, baldin eta beren artean 1,5 metroko tarteari euts badiezaiokete lanpostuan. Bai, ordea, baldin eta espazio komunak partekatzen badituzte, korridoreetatik zirkulatzen badute, bileretara joaten badira edo hurbil egon daitekeen beste edozein egoeratan
Higiene-gomendio nagusiez gain, kontuan hartu zeure burua babesteko eta lanaldiari segurtasunez eta konfiantzaz aurre egiteko honako gomendio hauek ere:
LANTOKIAN:
- Posible bada, aireberritu.
- Garbiketa indartu.
- Segurtasun-tartea mantendu.
- Eskuak garbitu.
- Saihestu ukitze fisikodun agurrak.
- Maskara ez da nahitaezkoa izango langileak beren lanpostuan eserita daudenean. Bai, ordea, baldin eta espazio komunak partekatzen badituzte, korridoreetatik zirkulatzen badute, bileretara joaten badira edo hurbil egon daitekeen beste edozein egoeratan
UGAZABA BALDIN BAZARA:
- Segurtasun neurriak azaldu.
- Langileei higienerako produktuak eman.
- Planifikatu lanak segurtasun tartea mantentzea posible izateko (gutxieneko tartea 1,5 m). Posible ez baldin bada, baloratu infekzioa saihesteko neurriak (Lan-Arriskuak eta Lan-Osasuna aurrezaintzeko zerbitzuak)
- Baloratu lanera sartzea modu tartekatuan egin beharko litzatekeen edo ez.
- Erraztu telelana eta bilera telematikoak.
- Lantokia jendearentzat zabalik baldin badago, errespetatu edukiera eta segurtasun materiala eskaini.
LANGILEA BALDIN BAZARA
- Jarraitu gomendioak.
- Eskularruak eta maskara erabiltzen baldin badituzu, lana bukatutakoan, argibideak jarraituz kendu eta ondoren eskuak garbitu.
- Uniformea jantzita baldin badaramazu, irten aurretik, erantzi, sartu poltsa batean, itxi eta garbiketa tokira eraman.
- Materiala partekatzea saihestu.Partekatuz gero, desinfektatu lehenago eta geroago, eta eskuak garbitu.
- Mantendu zure lan-eremua txukun eta objekturik gabe, garbiketa errazteko.
- Sintomak nabaritzen baldin baldituzu, enpresari jakinarazi eta zure osasun zentroarekin harremanetan jarri.
ARRISKU-TALDE BATEAN BAZAUDE
Arrisku-taldeak honako hauek dira: haurdun dauden emakumeak, 60 urte baino gehiagokoak eta aurretiko gaixotasun bat duten pertsonak (hipertentsio arteriala, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, birikietako gaixotasun kronikoren bat, minbizia tratamentu aktiboan edo immunodepresioa).
- Zure lantegiko Lan-Arriskuak eta Osasuna aurrezaintzeko zerbitzuan kontsultatu eta zure osasun zentrora joan arriskuaren banakako ebaluazio baterako.
- Medikuek lanik ez egitea aholkatzen baldin badizute, zure egoera lan-istriputzat joko da.
- Lanean jarraitzen baldin baduzu, kontu handiz jokatu (maskara ipini, kontaktua eta bilerak saihestu...).
ETXERA HELTZERAKOAN…
- Kendu zapatak etxean sartu aurretik.
- Poltsa, giltzak, diru-zorroa, mugikorra eta abar sarreraren ondoko txoko batean utzi (kaxa edo antzekoa) eta desinfektatu (alkoholean bustitako oihal batekin).
- Eskuak garbitu.
- Arropak garbitu toki itxietan egon baldin bazara.
- Arropak kendu hauek astindu gabe.
- Egunean bi aldiz tenperatura hartu. 37º baino gehiagokoa baldin bada, zure osasun zentroarekin harremanetan jarri.
GOGORATU:
- Sintomak baldin badituzu edo sintomak dituen norbaitekin kontaktuan egon baldin bazara, ISOLATU.
- Ez irten etxetik eta zure osasun zentroarekin harremanetan jarri .
- Gaixotasuna baieztatzen baldin badizute, zure hurbileko kontaktuak jakinaren gainean jarri.
Nola babes naiteke garraio publikoetan eta erosketak egiterakoan?
Erosketak egitera joan behar baduzu edo garraio publikoa erabili behar baduzu, jarrai itzazu ez kutsatzeko eta koronabirusa hedatzea eragozteko aholku hauek:
- Erabili beti maskara.
- Sartu eta irten aurretik eskuak garbitu.
- Aurpegia ikutzea saihestu.
GARRAIO PUBLIKOAN
- Segurtasun tartea mantendu (2metro).
- Barandak eta gainazalak ukitzea saihestu, eta ukituz gero, eskuak garbitu.
- Saiatu puntako orduetan ez irteten.
EROSKETAK EGITEAN
- Ez ukitu erosi nahi ez dituzun produktuak.
- Segurtasun tartea mantendu (2 metro).
- Saiatu puntako orduetan ez erosten.
- Ahal den neurrian txartelarekin ordaindu.
- Erosketak poltsa itxi batean eraman eta gorde aurretik garbitu.
ARRISKU-TALDEREN BATEAN BALDIN BAZAUDE, KONTUZ!
Haurdun dauden emakumeak, 60 urte baino gehiagokoak eta aurretiko gaixotasun bat duten pertsonak (hipertentsio arteriala, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, birikietako gaixotasun kronikoren bat, minbizia tratamentu aktiboan edo immunodepresioa).
- GARRAIO PUBLIKOA ERABILTZEA SAIHESTU
- TOKI PUBLIKO ITXIETARA JOATEA SAIHESTU
- OHIKOAK EZ DIREN PERTSONEKIN KONTAKTUA SAIHESTU
Azken aldaketako data: