Informa zaitez ziurtasunez
Egunotan, informazio faltsu ugari dabil hedabide guztietan.Informazio horiek antsietate eta beldur handia sortzen dute, eta ia gehienak faltsuak dira.Horregatik eskatzen dizugu informazio fidagarria bilatzeko eta fidagarria dela erabat ziur ez zauden ezer ez partekatzeko.
Hemen dituzu informazio bahetzeko aholku batzuk, fidagarria den ala ez jakin dezazun:
Osasunarekin lotutako informazioaren erabilera eta hedapena
Tamalez, sare sozialen eta Interneten bidez jasotzen den informazio guztia ez da egiazkoa.
Normalean, arazo bat konpondu behar dugunean, erantzunak bilatzen ditugu. Egoera horretan, informaziozalantzazkoa, partziala edo okerrekoa jasotzeko harkorrago bihur gaitezke.Internet ez da baliagarria autodiagnostikoa egiteko, ezta autotratamendurako ere.Ez ahaztu zure zalantzak osasun-profesionalekin kontsultatzea.
Zure osasunarekiko eta zure ingurukoarekiko konpromisoaren parte litzateke jatorriari edo edukiari dagokionez zalantzazkoa denalbisterik ez ematea.
Jarraian, informazioa iturri fidagarri batetik datorren bereizten lagunduko dizuten gomendio batzuk emango dizkizugu.
Non lor dezaket informazio balioduna nire osasunarekin lotutako gaien inguruan?
- Erakunde ofizialen orriak. ( Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Osakidetza, Osasun Ministerioa, Osasunaren Mundu Erakundea …)
- Domeinu instituzionalen orriak . (Udalaren webgunea, Foru Aldundiearen webgunea, Pazienteen elkarteen webgunea….)
- Nazioartean, HONcode kalitate-zigilua duen orria. Zigilu hori Osasunaren Mundu Erakundeak bermatua da.
- Datu hauek ematen dituzten orriak:
- Egilea: egilea, lanbide-kualifikazioa eta instituzioa, zientzia-elkartea edo erakunde arduraduna jaso behar dira.
- Eguneratzea: edukien sorrera- eta eguneratze-data.Berria den baloratzea.
- Webaren helburua: nori zuzenduta dagoen, zerbitzua ala produktua sustatzen duen baloratzea.
- Informazioa: zehatza, objektiboa, ebidentzian oinarritua, aukera guztiak planteatuko dituena, bakoitzaren alde on eta txarrekin.Gainera:Kasu zehatza osasun-profesionalarekin egiaztatzea gomendatu beharko du.
- Informazio-iturria eta oinarri hartzen duen bibliografia.
- Gardentasuna finantzaketa-iturriei dagokienez, erabiltzaileen informazioarekiko interes-gatazkarik eta inkesten pribatutasun-politikarikbalego ere.
- Kalitate-zigiluak: lehen adierazitakoek konfiantza-adierazle gisa dihardute, baina zigilu batek ere ez du bermatzen egiaztatzen dituen webguneen edukia.Baloratu ea ahalbidetzen duen orri egiaztatzaile horietarako esteka.
- Baloratu ea webgunearen arduradunekin harremanetan jartzeko aukera ematen duen.Kontuan izan orria edukien arduraduna dela, ez irakurleen iruzkin pertsonalena.
Gogoratu, beren osasunarekin proaktiboak diren pertsonak ondo informatuta daude, eta, gainera, informazio interesgarria zabaltzen dute hurbilekoen artean.
Oharrak
COVID-19ren inguruko pandemiarekin loturik herritarrek duten kezka gero eta handiagoa dela ikusiz, elikadura osagarriak saltzen ari den jendea hauteman duela ohartarazi du Elikadura eta Nutrizio Segurtasuneko Espainiako Agentziak (AESAN). Jende hori, pandemia hau eta bere inguruan kontsumitzaileek duten kezka aprobetxatuz, COVID-19 prebenitzeko, tratatzeko edo sendatzeko propietateak dituztela dioten elikadura-osagarriak saltzen ari da. Saltzaile horiek euren irabaziak handitzen saiatzen ari dira, elikadura-osagarriak sustatzeko eta saltzeko baimenik ez duten eta debekatuta dauden elikaduraren eta propietate osasuntsuen inguruko adierazpenak eginez.
Kontsumitzaileei gogoratu behar zaie elikadura-osagarrien helburua dieta arruta osatzea dela, eta produktu horiei ezin zaiela gizakien gaixotasun bat prebenitzeko, tratatzeko edo sendatzeko propietaterik egotzi, eta inola ere ezin dutela halako propietateak dituztela esan.
Gogoratu elikadura-osagaiak:
- Modu galenikoan eta dosifikazio-jarraibideak betez salmentarako baimentzen diren elikagai bakarrak direla. Hortaz, kasu askotan kontsumitzaileak ez daki elikagai baten edo medikamentu baten aurrean dagoen.
- Kontsumitzaileak erraz eros ditzake eta ez dute mediku-errezetarik behar.
- Medikamentuek ez bezala, osagaiak elikagai gisa sailkatuta daudenez, komertzializatzen hasi aurretik ez dute segurtasun-kontrolik gainditu behar eta haien onurak ez daude frogatuta.
- Osagai horiei ezin zaie gizakien gaixotasun bat prebenitzeko, tratatzeko edo sendatzeko propietaterik egotzi, eta ezin zaie, inola ere, propietate horiei erreferentzia egin.
- Ez dira medikamentuak eta hauen kontsumo arduragabeak kalte larriak eragin ditzake.
Gomendioak:
- Ez erosi produkturik komertzializazio-bide ez seguruen bitartez.
- Etiketen kontsumo-jarraibideak errespetatu.
- Elikadura osagarriak hatzen hasi aurretik, galdetu zure medikuari.
- Produktu freskotan oinarritutako elikagai aberats osasuntsua kontsumitu. Ez duzu elikadura-osagarrien beharrik izango.
Ez dago Koronabirusaren infekzioa prebenitu, tratatu edo sendatuko duen elikadura-osagarririk eta, beraz, merkatuan ezin du egon ezaugarri horiek egozten zaizkion produkturik
Elikadura Osagarriei buruzko informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/informazioa/elikadura-berezia/web01-a3contal/eu/
Azken aldaketako data: