Kontsumoko Big Data txostena
Kontsumoaren egoerari buruzko hileko txostena (Big Data)
Txosten honek Euskal AEko eta bere hiru lurralde historikoetako kontsumoaren hileko bilakaeraren azterketa egiten du, Estatuko bilakaerarekin alderatuta, Caixabanken eta Sabadell Taldearen datafonoek bildutako datu agregatuetan (Big Data) oinarrituta. Bederatzi jarduera-talderen araberako urte arteko eta hil arteko bilakaera aztertzen da, baita atzerriko txartelekin egindako kontsumoa eta batez besteko tiketaren bilakaera ere.
2024ko Azaroko datuak
Merkataritza-jardueraren adierazlea
Hilabete honetan, merkataritza-jarduerak, txartelekin egindako ordainketaren arabera, honako ehuneko hau izan du Euskal AEn, duela urtebetekoarekin alderatuta:
Iturri: Banco Sabadell taldea
Batez besteko tiketa
Batez besteko erosketa-tiketaren adierazleak Sabadell taldeko datafonoetan ordaindutako eragiketa guztien batez besteko balioa eskaintzen du (eurotan). Gainera, batez besteko tiketa erakusten da (eurotan) aurreko hilaren aldean, eta aldakuntza (%-tan) aurreko urteko aldi beraren aldean.
Euskal AEko batez besteko erosketa-tiketa, hilabete honetan, honako hau izan da:
Fuente: Grupo Banco Sabadell
Kontsumoak azaro ona itxi du Black Fridayri esker
Espainiarren kontsumoa % 4,8 hazi zen urrian (3Tn baino 1,6 p. gehiago). Kontsumo presentzialaren hazkundeari eutsi zaio (urte arteko % 3,2, 3Tn baino 2,1 p. gehiago), baita merkataritza elektronikoaren aurrerapen-erritmo handiagoari ere (urte arteko % 16, 3Tn baino 3 p. gehiago).
Kontsumo kategorien arabera, aisialdiko eta ostalaritzako gastua izan zen Black Fridayren onuradun nagusia, urte arteko % 7,7 hazi baitzen (urrian baino 4,5 p. gehiago). Txikizkako merkataritzako gastuak ez zituen aurreko hileko erregistro onak mantendu eta urte arteko % 2,0 jaitsi zen (vs. % 5,7 urrian).
Atzerritarren kontsumoa % 8,2 hazi zen (urrian baino 3,8 p. gutxiago).
Iturri: CaixaBank Research, CaixaBanken barne-datuetatik abiatuta.
Sar zaitez dokumentu osora eta aurreko txostenen edukira.