ERKIDEGOEN OBRETARAKO laguntzak eta mailegu kualifikatuak (2. LERROA), etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurrien programaren esparruan.

Deskribapena


Xedea

Bizilagunen erkidegoen birgaitze-lanak laguntzea, bizigarritasuna hobetzeko, ezgaitasunak dituzten pertsonentzako sarbideak egokitzeko eta energia-kontsumoa murrizteko.

Eskainitako laguntzak

  • Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak.
  • Mailegu kualifikatuak.
  • Zerga-arinketa.
    Elementu pribatiboen titularrek, erkidegoen obrak (2. lerroa) egiteagatik onura fiskalak jaso nahi badituzte, administrazio-ebazpen baieslea baliatu beharko dute, baita egikaritutako erkidegoen obraren ziurtagiriaz ere, jabeen erkidegoaren alde emanak (haien partaidetza-kuota aplikatuta). Ez da banakako ebazpenik emango zerga-onuretarako.

Nori dago zuzenduta


Jabekideen komunitateak

Betekizunak

  • betebeharrak

  • Bateraezintasunak

  • Birgaitzeko jarduera babestuen titularren betebeharrak

Erakundeak


Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Araba
  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Bizkaia
  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Gipuzkoa

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0048202

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

4 Hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk