Toki erakundeen erabakien eta akten aurkezpena
- Erakundea:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Deskribapena
Toki-erakundeek Estatuko eta autonomia-erkidegoetako administrazioei beren egintzen eta erabakien kopia bat edo laburpen bat igortzeko eginbeharra dute, erregelamenduz zehaztutako epeetan eta moduan.
Toki-erakundeek beraien egintza eta erabakien kopia edo, dagokionean, laburpena bidali behar dizkiotela Autonomia Erkidego honi, horiek hartzen dituztenetik ondorengo sei eguneko epean.
Korporazioetako lehendakariak eta, horien hurrena, idazkariak dira eginbehar hori betetzeko erantzukizuna dutenak.
Toki erakundeen erabakien eta akten aurkezpena
Toki-erakundeek beren ekintzen eta erabakien kopia edo, hala badagokio, haien laburpena bidali behar diote Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, sei eguneko epean, erabakiak hartzen direnetik hasita.
Nori dago zuzenduta
Euskadiko Autonomia Erakundearen toki erakundeak:
- Udalak
- Mankomunitateak
- Kuadrillak
- Kontzejuak
- Udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko beste entitateak
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Kodea(k)
- Toki erakundeen erabakien eta akten aurkezpena: 1020301
Administrazioari komunikazio-egintza
Toki-erakundeek beren ekintzen eta erabakien kopia edo, hala badagokio, haien laburpena bidali behar diote Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, sei eguneko epean, erabakiak hartzen direnetik hasita.
Honako erabaki eta ekintzak komunikatu egin behar dira:
- Osoko bilkuren akta
- Gobernu-batzarraren akta
- Alkatetza-dekretua
- Erabakia
- Mozioa
- Beste batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
o eskabidea bete
o dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
o eskabidea sinatu
o bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Komunikazioa egiteko, honako hauek egin behar dituzu:
- beharrezko dokumentazioa prestatu
- eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Dokumentazioa aurkezteko, Nire karpeta-n dagoen inprimakia bete behar duzu.
- Izapide hau egiteko, identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Aktak eta erabakiak aurkezteaz gainera, toki-erakundeek beharrezkotzat jotzen duten adina dokumentu aurkez dezakete, Autonomia Erkidegoko Administrazioari egiten dituen jardueren berri emateko.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko Nire karpeta-en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu Nire karpeta-n dagoen inprimakia.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu behar duzu.
Autonomia Erkidegoko Administrazioak toki-erakundeek bidalitako informazioa (hartutako erabakiei eta ekintzei buruzkoa) gehitzeko eska dezake; informazio hori gehienez ere hogei egun balioduneko epean bidali beharko da.
Halaber, Autonomia Erkidegoko Administrazioak ahalmena du udalaren jarduerari buruzko informazio zehatza eskatzeko eta lortzeko, eta espedienteak erakusteko eta txostenak egiteko ere eska dezake, hala ziurtatuko baitu autonomiako legedia aplikatzeak duen eraginkortasuna.
Informazio gehiago, hemen: 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena (56.2 eta 64. artikuluak).
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu Nire karpeta-n dagoen inprimakia.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu behar duzu.
Autonomia Erkideko Administrazioak, nork bere eskumenen eremuan, uste badu toki-erakunderen baten ekintza edo erabakiren batek ordenamendu juridikoa urratzen duela, hilabeteko epean ekintza hori baliogabetzeko eska diezaioke. Errekerimendua arrazoitu egin beharko da, eta ustez zer arau urratzen den azaldu beharko da. Hamabost egun balioduneko epean egin behar da, erabakia jakinarazten zaion egunetik hasita.
Halaber, ekintza edo erabaki hori aurkaratu egin dezake administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, bai errekerimendua ukatu ostean, bai, hala badagokio, zuzenean.
Informazio gehiago, hemen: 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena (65. artikulua).