SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa bisitatzeko eskaera

Deskribapena


Ikastetxe publiko eta pribatuek, elkarteek, erakundeek edo enpresek SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan bisita bat eska dezakete.

Bisitak astelehenetik ostiralera egiten dira, jaiegunetan izan ezik, 09:00etatik 14:00etara, eta ordu eta erdi inguru irauten dute.

Eskabidean egun eta ordu bat proposatuko da. Data hori ezinezkoa bada, SOS-Deiak zerbitzuak ordezko data bat proposatuko du.

Gomendagarria da taldeek 20 pertsona baino gehiago ez izatea.

Eskola-bisitetan, ahal dela Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera, irakasleek lagundu beharko diote taldeari.

Nolanahi ere, bisita berretsi aurretik, SOS Deiak-ek baliabideen eskuragarritasuna baloratuko du.

SOS Deiak-en instalazioetarako sarbidea errazteko, bertaratutakoen zerrenda garaiz aurkeztu behar da.

 SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa 

Doctor Ornilla Kalea, 1-A (Txurdinaga) 48004 Bilbao

Helbide elektronikoa: sosdeiak@euskadi.eus

Telefonoa: 94.406.33.01

Nola heldu

Metro bilbao, L1 Santuxu

Metro Bilbao, L3 Txurdinaga

Parking Karmelo, Karmelo 14, 48004 Bilbao

Sarrera

Nori dago zuzenduta


Ikastetxe publiko eta pribatuek, elkarteek, erakundeek edo enpresek bisita bat eska dezakete SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa

Posta elektronikoa: sosdeiak@euskadi.eus

Telefonoa: 944063301

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa bisitatzeko eskaera: 1252901

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.