2020ko nekazaritza-kanpainetarako sasoikako langileei buruzko Erantzukizunpeko Deklarazioa
Deskribapena
COVID-19aren pandemiak Euskadin eragindako osasun krisiari aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak eta Osasun Sailak Erantzukizunpeko Deklarazio bat aurkeztu beharra ezarri dute 2020ko nekazaritza-kanpainetarako sasoikako langileei buruzko informazioaren gainean, haien osasun egoeraren jarraipena egiteko.
Sasoikako eskulana zuzenean edo hirugarrenen bitartez kontratatuta duten edo kontratatuko duten nekazaritzako ustiategiak, upategiak edo nekazariak behartuta daude erantzukizunpeko deklarazio horretan agertzen diren datuak Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailari jakinaraztera, agindua argitaratzen den egunetik hasi eta gehienez 10 eguneko epean.
Era berean, Osasun Sailak 2020ko mahats bilketaren kanpainan arituko diren sasoikako langileen osasun egoera kontrolatzeko (PCR probak) eta jarraitzeko jarduerak egingo ditu.
Sail biak arduratuko dira kutsatutako pertsonak eta horiekin kontaktu estuan egon direnak bakartzeko beharrezkoak diren jarduketak koordinatzeaz.
* DATUEN EGUNERAKETA
Erantzukizunpeko Deklarazioan emandako datuak aldatu edo eguneratu behar izanez gero, irailaren 9tik eta kanpaina amaitu arte, 2020ko nekazaritza-kanpainetarako sasoiko langileei buruzko Erantzukizunpeko Adierazpenaren datuak aldatzeko beste formulario bat eskeiniko da.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Inmaculada Lacalle
Telefonoa: 945 01 63 07
E-maila: i-lacalle@euskadi.eus
Marta García-Serrano
Telefonoa: 945 01 63 01
E-maila: m-garcia-serrano@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Sasoikako langileei buruzko Erantzukizunpeko Deklarazioa: 1107701
ERANTZUKIZUNPEKO DEKLARAZIOA
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.
Dokumentazioa hurrengo lekuetan aurkeztu daiteke:
2. Udaletxeak
ARABAKO ERRIOXA:
ARABA – TXAKOLI
BIZKAIA - TXAKOLI
GIPUZKOA – TXAKOLI
2. Edozein KORREOS BULEGOTAN
3. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza
Donostia Kalea 1, Lakua. 01010 Vitoria-Gasteiz
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Eskaera egiteko 2 aukera dituzu:
- Online inprimakia bete eta beharrezko dokumentuak formatu digitalean erantsi. Ondoren, inprimakia paperean inprimatu, eskuz sinatu eta adierazitako aurkezpen-lekuetan aurkeztu behar duzu.
- Online inprimakia bete gabe inprimatu. Inprimatu ondoren, eskuz bete eta sinatu behar duzu. Ondoren, adierazitako aurkezpen-lekuetan aurkeztu behar duzu.
Online inprimakia betetzen baduzu eta dokumentuak formatu digitalean eransten badituzu (lehenengo aukera), hau izan behar duzu kontuan:
- Administrazioak inprimakia eta erantsitako dokumentuak hilabete bateko epean gordeko ditu.
- Hilabete bateko epe horren barruan inprimakia sinatuta aurkeztu behar duzu adieraztitako aurkezpen-lekuetan.
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.