2020ko nekazaritza-kanpainetarako sasoikako langileei buruzko Erantzukizunpeko Deklarazioaren DATUEN ALDAKETA

Deskribapena


2020ko nekazaritza-kanpainetarako sasoiko langileei buruzko erantzukizunpeko adierazpena bidali ondoren, adierazitako datuetan aldaketaren bat egin behar baduzu, inprimaki bat gaitu da edozein aldaketa egiteko.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Osasun Sailak sasoiko langileei buruzko informazioa deklaratzeko betebeharra ezarri dute 2020ko nekazaritza-kanpainetarako, haien osasun-jarraipena egiteko eta COVID-19 pandemiak Euskadin eragindako osasun-krisiari aurre egiteko.

Sasoikako eskulana zuzenean edo hirugarrenen bitartez kontratatuta duten edo kontratatuko duten nekazaritzako ustiategiak, upategiak edo nekazariak behartuta daude erantzukizunpeko deklarazio horretan agertzen diren datuak Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailari jakinaraztera, agindua argitaratzen den egunetik hasi eta gehienez 10 eguneko epean.

Era berean, Osasun Sailak 2020ko mahats bilketaren kanpainan arituko diren sasoikako langileen osasun egoera kontrolatzeko (PCR probak) eta jarraitzeko jarduerak egingo ditu.

Sail biak arduratuko dira kutsatutako pertsonak eta horiekin kontaktu estuan egon direnak bakartzeko beharrezkoak diren jarduketak koordinatzeaz.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Inmaculada Lacalle

E-maila: i-lacalle@euskadi.eus

Telefonoa: 945 01 63 07

Marta García-Serrano

E-maila: m-garcia-serrano@euskadi.eus

Telefonoa: 945 01 63 01

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Sasoikako langileei buruzko Erantzukizunpeko Deklarazioaren Datuen aldaketa: 1107702

Erantzukizunpeko Deklarazioaren DATUEN ALDAKETA


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.