Pazientearen segurtasun neurrien komunikazioa

Deskribapena

Pazientearen segurtasun-batzordearen eraketa-komunikazioa.

Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zentroek eta -zerbitzuek eratu ahal izango dute pazientearen segurtasun-batzorde bat –baldin eta zentro eta zerbitzu horiek otsailaren 21eko 31/2006 Dekretuan (zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzen ditu) aurreikusitako baimen-araubidearen mende badaude–; batzorde horrek zerbitzua hainbat zentrori emango die edo, maiatzaren 17ko 78/2016 Dekretuaren (Euskadiko osasun-zentroetan eta -zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzkoa) 5.4 artikulua garatuta, haien berariazkotasunetara egokitutako formulak aplikatuko ditu.

Osasun-laguntzako segurtasun-planaren jakinarazpena

78/2016 DEKRETUAren 4.5 artikulan ezarritakoa betetzeko, Osasun-zentro edo -zerbitzuak onartzen duen segurtasun-plana, bai eta ondorengo jarduerak ere, Osasun Sailaren PLANGINTZA, ANTOLAMENDU ETA EBALUAZIO SANITARIOKO ZUZENDARITZAri jakinarazi behar zaizkio

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Pazientearen segurtasun-batzordearen eraketa-komunikazioa.: 1049701
  • Osasun-laguntzako segurtasun-planaren jakinarazpena: 1049702

Administrazioari komunikazio-egintza

Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zentroek eta -zerbitzuek eratu ahal izango dute pazientearen segurtasun-batzorde bat –baldin eta zentro eta zerbitzu horiek otsailaren 21eko 31/2006 Dekretuan (zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzen ditu) aurreikusitako baimen-araubidearen mende badaude–; batzorde horrek zerbitzua hainbat zentrori emango die edo, maiatzaren 17ko 78/2016 Dekretuaren (Euskadiko osasun-zentroetan eta -zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzkoa) 5.4 artikulua garatuta, haien berariazkotasunetara egokitutako formulak aplikatuko ditu.

Jarraibideak:

  1. Jaitsi y bete ezazu fitxategi hauek: “Eskatutako batzorde-mota justifikatzeko memoria” eta "Batzordearen Organigrama"*.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora “Eskabidea” botoiaren bidez.
    Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  3. Behin aplikazio barruan egon, lau pausu jarraitu beharko dira:
    • Komunikazio-formularioa bete.
    • Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
    • Komunikazioa sinatu.
    • Bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

*Oharra: Batzorde  kolegialari atxikitzen diren zentroek ez dute "Batzordearen Organigrama" igo behar.

Beste tramite batzuk

Osasun-laguntzako segurtasun-planaren jakinarazpena

Jarraibideak:

  1. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora “Eskabidea” botoiaren bidez.
    Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  2. Behin aplikazio barruan egon, lau pausu jarraitu beharko dira: