P05 Hondakinen edukitzailea

Deskribapena


Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legeak hondakinen edukitzaile gisa definitzen du hondakinen ekoizlea edo hondakinak dituen beste pertsona fisiko edo juridiko bat. Hondakinen edukitzailetzat hartuko da utzitako hondakinak edo sakabanatutako zaborra dauden lurzatiaren katastroko titularra, eta hondakin horien administrazio-arduraduna izango da, abandonuaren egile materiala edo aurreko edukitzailea identifikatu daitekeen kasuetan izan ezik.

Horregatik, definizio horren barruan sartzen dira istripuen ondorioz hondakinak sortzen dituzten ekoizleak, obra puntualak, bizilagunen erkidegoek sortutakoak, herritarrek sortutakoak, tokiko eskumeneko hondakinak biltzeko guneak eta abar.

Zerrenda xehatuena Euskal Autonomia Erkidegoan hondakinen edukitzaile P05 figurari buruzko oharren dokumentuan kontsulta daiteke.

Hondakinen lekualdaketak edukitzaileetatik hondakinak kudeatzeko instalaziora behar bezala dokumentatzeko, eta identifikazio-dokumentuetan NIMA eta P05 inskripzio-zenbakia osatu ahal izateko, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak komodin kode batzuk ezarri zituen. Prozedura honi esker, komodin kode horiek ordeztu daitezke, NIMA bat eta inskripzio-zenbaki bat emanez P05 bakoitzari, eta horrek aukera ematen du lekualdaketaren jatorria zalantzarik gabe identifikatzeko.


P05 Hondakinen edukitzailea dela jakinaraztea

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ingurumena@euskadi.eus

Kodea(k)

  • P05 Hondakinen edukitzailea dela jakinaraztea: 1072501

Administrazioari komunikazio-egintza


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.