Osasun zentro eta botikaren arteko medikamentu- hornikuntzaren akordioren komunikazioa

Deskribapena


Barneratzerik gabeko osasun-zentroek (ospitaleratzerik gabekoek) ez dute farmazia-zerbitzua edukitzeko betebeharrik. Horrelakoetan, giza erabilerarako botiken banaketari buruzko urriaren 11ko 782/2013 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, farmazia-bulegoaren bidez hornitu behar dira giza erabilerarako botikak, osasun-langileek osasun-zentroan lan egiteko beharrezkoak horiek, Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) ebazpenaren bidez zehazten dituen botika-taldeetan izan ezik.

2017ko azaroaren 20an, farmazia-bulegoek osasun-langileei baimendutako osasun-zentroetan giza erabilerarako botikak hornitu ahal izateko bete behar dituzten betekizunak zehazten dituzten jarraibideak argitaratu zituen AEMPSek.

Jarraibide horien arabera, eta horiek ezartzea errazte aldera, gida bat egin da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn). Farmazia-bulegoek osasun-langileei giza erabilerarako botikak hornitzeari dagokionez, bi aldeek jarraitu behar dituzten prozedura eta betebeharrak labur eta argi azaltzea besterik ez da gida horren xedea.

Gidan, osasun-zentroaren eta farmazia-bulegoaren artean akordio bat egin behar dela ezartzen da, giza erabilerarako botiken hornidura hasteari begira. Akordioaren eta horren amaieraren berri eman behar zaio Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari, bide elektronikoz, izapideari buruzko atalean zehazten den prozeduraren bidez. Era berean, akordioa eta horren amaiera jakinarazteko ereduak jasotzen dira izapideari buruzko atalean; bada, bi aldeek sinatu beharko dituzte dokumentu horiek, eta komunikazio elektronikoari erantsi.

Azkenik, akordioaren baldintza guztiak betetzeari begirako tresnak emateko helburuz, gida eta hainbat dokumentu-eredu jarri dira aldeen eskura, botiken hornidurarako erabil ditzaten. Dokumentu horiek farmazia-bulegoan artxibatu behar dira, eta ez zaizkio gorago adierazitako komunikazio elektronikoari erantsi behar.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Farmazia-antolamenduko Zerbitzua
Farmaziako Zuzendaritza (Osasun Saila)
Donostia-San Sebastián, 1
01001 Vitoria-Gasteiz
Tfno.: 945019269
E-mail: ordfarma-san@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Osasun-arloko profesionalei medikamentu-hornikuntzaren akordioaren komunikazioa: 1054901

Administrazioari komunikazio-egintza


BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

 

INSTRUKZIOAK

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.