Segurtasun Saila

Jarduera sailkatuaren lizentzia eskuratzea eta udal-establezimendu publikoak legeztatzea. Ikuskizunen eskumena duen organoaren aldez aurretiko txosten loteslea (26. art.)

Deskribapena


Jarduera sailkatuaren lizentzia lortzeko prozeduretan, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 58. artikuluko 4. atalean ezarritakoa betetzeko, udal baimenaren aurretik, ezinbestekoa izango da Eusko Jaurlaritzan ikuskizunen arloko eskumena daukan Zuzendaritzak txostena ematea.

Udalek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzara bidali behar dituzte proiektu teknikoak eta espedientean dagoen gainerako dokumentazioa, kasu hauetan:

  1. 700 pertsonatik gorako edukiera edo aforoa daukaten establezimenduak badira.
  2. Zezen-plaza iraunkorrak badira.
  3. Jendearentzat irekitako establezimendu araubide berezikoak badira, 10/2015 legearen 15.4 artikuluaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Udalak

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak


Arabako Lurralde Zerbitzua

Telefono:945017020 Faxa: 945017021

BizkaikoLurralde Zerbitzua

Telefono: 946075520 Faxa: 946075521

Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua

Telefono: 943467125 Faxa: 943474532

Kodea(k)

  • Obtención licencia actividad clasificada. Informe vinculante previo (art. 26)_eu: 1076901

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Proiektua aurkeztu behar da, memoriak eta planoak barne. Proiektu horretan justifikatu behar da:

  • EKT (Eraikuntzaren Kode Teknikoa) betetzen dela, gutxienez hauei dagokienean:
    • Segurtasuna suteen kasuan (EKT-OD-SS)
    • Erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna (EKT-OD ESI)
  • 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazioko eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena, betetzen dela.
  • 17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legea (10/2015 Legea) garatzeko Erregelamendua onartzen duena betetzen dela, higiene- eta osasungarritasun-baldintzei dagokienean (19.art.).
  • Autobabesari buruzko araudia betetzen dela eta, hala badagokio, autobabes-plana ere erantsi behar da. (Azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuaren I. eranskina)

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Beste tramite batzuk