Manifestazio edo bilerari buruzko jakinarazpena
- Erakundea:
- Segurtasuna
Deskribapena
Jendea ibili ohi den tokietan egiten diren bilerak eta manifestazioak egiteko, antolatzaile edo eragileek idatziz jakinarazi beharko diote dagokion agintariari bilera edo manifestazioa egin baino hamar egun lehenago gutxienez, eta hogeita hamar egun gehienez. Zuzenbidezko pertsonak badira antolatzaileak, jakinarazpen hori ordezkariak egingo du.
Arrazoi berezi eta larriak direla eta, jendea ibili ohi den tokian bildu eta manifestazioa egin beharra presazkotzat jotzen bada, aurreko parrafoan aipatutako adierazpena hogeita lau ordu lehenago egitea ere badago.
Nori dago zuzenduta
Leku publiko batean manifestazio edo bilera bat egin nahi duen herritar oro.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Ertzaintzaren Idazkaritza Nagusia
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila
Larrauri Mendotxea Bidea, 18
48950 – Erandio
Kodea(k)
- Manifestazio edo bilerari buruzko jakinarazpena : 1043001
Administrazioari komunikazio-egintza
Lau pausu jarraitu beharko dira:
- komunikazioa bete,
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
- komunikazioa sinatu,
- bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
|
-
Zure burua identifikatzeko ziurtagiri elektroniko bat erabili baldin baduzu (NANa edo herritarren ziurtagiria), ez daukazu dokumenturik erantsi beharrik.
- Pertsona fisikoaren nortasuna
Administraziori Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan,
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde,
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde,
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen egoeraren segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Komunikazioa kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu, inprimakia betetzeko bi aukera dituzu:
1. Aukera:
- Inprimakia ordenadorean bete
- datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
- inprimakia inprimatu,
- eskuz bete eta sinatu,
- eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
2. Aukera:
- Inprimakia bete gabe inprimatu, eskuz bete eta sinatu,
- eta aipatutako lekuetan aurkeztu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean,
- datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde.
|
-
Zure datuak kontsultatzeko baimena ematen badiozu Administrazioari, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik. Zure adostasuna markatu eskabidean.
Adostasunik ematen ez baduzu, agiri hauetako baten kopia aurkeztu beharko duzu:
- Nortasun Agiri Nazionala (NAN)
- Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ)
- Pasaportea
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
- Pertsona fisikoaren nortasuna
Administrazioari Komunikazioa egiteko, honako hauek egin behar dituzu:
- beharrezko dokumentazioa prestatu,
- egongo balira, formularioak bete,
- komunikazioa bete,
- komunikazioa eta dokumentazio guztia aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan.
Oharrak:
- Zure eskubidea da ez aurkeztea eskatzen den dokumentazioa, baldin eta Administrazioak dagoeneko bere esku badauka edota ez bada eskatzen prozedurari aplika dakizkiokeen arauetan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako "emandako dokumentazioa" atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen egoeraren segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.