Joko lokalei eta jendaurreko ikuskizun edota jolas jarduerako lokalei buruzko dokumentazioa aurkeztea
- Erakundea:
- Segurtasuna
Deskribapena
Joko lokalen eta Ikuskizun publiko edota jolas jarduerako lokalen titularrek joko eta Ikuskizun zuzendaritzari aurkezten diote , lokalei dagozkion dokumentazioa (Lizentziak, txostenak, instalazioen berrikuspena, autobabesa, asegurua edo beste batzuei dagokiona hain zuzen), beti ere Joko eta Ikuskizun Zuzendaritazk lokal horien ikuskapena egiteko eskumena badu.
Nori dago zuzenduta
Joko lokalen eta jendaurreko Ikuskizun edota jolas jarduerako lokalen titularrak.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza-Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza
Donostia-San Sebastián kalea, 1 / 010101 Vitoria-Gasteiz.
Tel. 945 018879 / Fax 945 018748 / Email: juegoyespectaculos@euskadi.eus
Arabako Lurralde Zerbitzua
Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1. Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 017020 / Fax 945017021 / jokikus-araba@euskadi.eus
Bizkaiko Lurralde Zerbitzua
Helbidea: Kale Nagusia, 81-1. solairua. Bilbao
Tel. 94 6075520 / Fax 94 6075521 / jokikus-bizkaia@euskadi.eus
Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua
Helbidea: Vitoria-Gasteiz hiribidea, 3 4. Donostia-San Sebastián
Tel. 943 467125 / Fax 943474532 / jokikus-gipuzkoa@euskadi.eus
Kodea(k)
- Dokumentazioa aurkeztea: 0019913
Dokumentuak aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Administrazioari Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan,
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde,
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde,
- zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- komunikazioa bete,
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
- komunikazioa sinatu,
- bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Hiru hilabete.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua