Lantokiaren irekieraren edo jarduera berabiaraztearen komunikazioa.

Deskribapena


Espedienteen izapidetzean dagoneko zuzendu diren gorabeheren abisua (PDF, 114 KB)

Lantokiaren irekieraren edo jarduera berrekitearen berri ematea, hainbat aldaketa, handiagotze edo eraldaketa egin ostean, nork eta enpresarioak egin eta bete behar du, aintzat hartuta martxoaren 14ko 1/1986 Lege-dekretuaren 6.1. artikulua, neurri administratibo, finantzario, fiskal eta laboralei buruzkoa.

Komunikazioa edo berri ematea enpresarioarena da, egindako jaduera edozein dela ere, nahiz eta badiren beste aginpide batzuek egin beharreko komunikazioak edo eman beharreko baimenak, aintzat hartuta martxoaren 14ko 1/1986 Lege-dekretuaren eranskina, edo kasu bakoitzean indarrean den araudia.

Lantokiaren irekieraren edo jarduera berrekitearen berri enpresarioak eman beharko du, aldez aurretik, edo irekiera horren atzean den jazoera gertatu eta hurrengo hogeita hamar egunetan, eredu ofizialen A atalarekin bat.

Urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuaren baitan jasota dauden eraikuntza-lanetan aintzat hartu behar dira gutxieneko segurtasun- eta osasun-neurriak, eta horretan lantokiaren irekieraren komunikazioa lanak hasi aurretik egin beharko da, obran ikusgai den lekuan egin beharko da, aurreikusi gabeko aldaketak gertatzen badira une oro eguneratu beharko da, eta kontratistak diren enpresarioek baino ezingo dute egin, aipatutako errege dekretuak dioenari jarraiki. Hain zuzen ere
horretarako, promotoreak edo sustatzaileak kontratistei azaldutako betebeharrerako ezinbesteko diren datuak emango dizkie. Komunikazioa eredu ofizalari jarraiki egingo da, A eta B atalekin.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

.

Lantokiari dagokion lurralde historikoko Lan eta Gizarte Segurantzako Lurralde Ordezkaritza


Lantokien Irekiera Prozedura

Deitzen duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

.

Lantokiari dagokion lurralde historikoko Lan eta Gizarte Segurantzako Lurralde Ordezkaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Samaniego 2, 2.
01008 Vitoria-Gasteiz
Tf.: 945 017 030
Faxa: 945 017 031
trabajoaraba@euskadi.eus

BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Kale nagusia 85
48011 Bilbao
Tf.: 944 031 220
Faxa: 944 031 212

ordenacionbizkaia@euskadi.eus

GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

2011ko urtarrilaren 17tik aurrera
Intxaurrondo 70, 2.
20015 Donostia / San Sebastián
Tf.: 943 023 224
Faxa: 943 023 201
ordenacion-gipuzkoa@euskadi.eus

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Lantokien Irekiera Prozedura: 0072401

Administrazioari komunikazio-egintza


Lantokiaren irekieraren berri emate edo komunikazioa, tartean eraikuntza-lana badago, lanei ekin aurretik egingo da. Gainerako kasuetan ere, aurretik, edo dena delako jazoera gertatu eta hurrengo hogeita hamar egunetan.

Bitartekaritza-unitateak jasotako komunikazioa aztertuko du.

Lantokiaren irekieraren berri ematea Lana edo obra lantoki iraunkor baten baldin bada, interesdunak 0S-2 eta OS-3 inprimakiak beteko ditu

Osalanek eta Lan Ikuskaritzak espedientearen jarraipena egingo dute, aplikatiboaren bidez.

Pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen
14.2 artikuluak behartutako gainerako subjektuek modu elektronikoan izapidetu beharko dute komunikazioa, horretarako dagoen aplikazio informatikoaren bidez.