Joko-makinen eragiketa-liburuaren jakinarazpena

Deskribapena


Makinetan egiten diren eragiketa guztiak –baita ustiatzen ari ez diren makinetan egiten direnak ere– ziurtatu eta jaso egin behar ditu –ahal dela, erregistroko liburu batean– horretarako baimena duen pertsona edo enpresa batek, Ertzaintzako Joko eta Ikuskizun Unitateak egiten dituenak izan ezik.

Liburu horretan honako datu hauek idatziko dira:

  1. Makina bakoitzaren instalazioa, data, modeloa, serie-zenbakia eta ustiapen-baimena adierazita, bai eta enpresa operadore titularraren izena eta erregistro-zenbakia ere.
  2. Makinaren kontagailuen data eta irakurketa, horiek instalatzerakoan, erretiratzerakoan edo ordezkatzerakoan.
  3. Joko-makina bakoitza noiz kendu den eta zergatik (ordezkatzea, matxura, baimenaren amaiera, etab.).
  4. Makina erabiltzean sor daitekeen edozein gorabehera edo erreklamazio.
  5. Makina ikuskatu duten agintaritzaren agenteek jasota uzten dituzten eginbideak.

Nori dago zuzenduta


Joko operadoreak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 018879 / Fax 945 018748

Email: juegoyespectaculos@euskadi.eus

  • Arabako Lurralde Zerbitzua

    Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1. Vitoria-Gasteiz
    Tel. 945 017020 / Faxa 945017021

  • Bizkaiko Lurralde Zerbitzua

    Helbidea: Kale Nagusia, 81-1. solairua. Bilbao
    Tel. 94 6075520 / Faxa 94 6075521

  • Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua

    Helbidea: Vitoria-Gasteiz hiribidea, 3 4. Donostia-San Sebastián
    Tel. 943 467125 / Faxa 943474532

Kodea(k)

  • Joko-makinen eragiketa-liburuaren jakinarazpena: 0015840

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
  3. Sartu tramitazio elektronikoko aplikazio honetan.