Jarduera sailkatuei buruzko osasun-txostena eskatzeko izapidea

Deskribapena


Nahitaezko egintza da, abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 51. artikuluan arautua. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioarena, honako hau xedatzen duena:

51. artikulua.– Jendaurrean jartzea eta txostenak egitea.

  • 1.– Udalaren hirigintza-plangintzan edo udal-ordenantzetan oinarrituta udal- eskumeneko arrazoiengatik lizentzia berariaz ezesten bada salbu, udalak eskaera jendaurrean jarriko du. Horretarako, iragarki bat argitaratuko du dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta erakunde horren egoitza elektronikoan.
  • 2.– Jendaurrean jartzeko epea hogeita hamar egunekoa izango da, alegazioak aurkez daitezen. Jendaurrean jartzeko epearen aldi berean, udalak nahitaezko osasun-txosten loteslea eta jardueraren izaeraren arabera beharrezkoak diren txosten teknikoak eskatuko dizkie beren eskumenak betez adierazpenen bat egin behar duten organo guztiei

JARDUERA-LIZENTZIA LORTZEKO PROZEDURA

Jarduera sailkatuen lizentziaren prozeduran ingurumen-organoaren aurrean zer izapide egin behar diren kontsultatzea.

Nori dago zuzenduta


Jarduera sailkatu baten lizentzia izapidetzen ari diren udalei.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

Arabako Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Santiago Kalea, 11. 01004 VITORIA-GASTEIZ

Alameda Rekalde Kalea, 39 A 48008 BILBAO

Nafarroa etorbidea, 4. 20013 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

Tfnoa.: 945-01-71-64

Tfnoa.: 944-03-15-93

Tfnoa: 943-02-27-01

Kodea(k)

  • : 0105901

Administrazioari komunikazio-egintza


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.