Igerilekuetako eta ur-jolasguneetako intzidentzien jakinarazpena

Deskribapena


Mota guztietako igerilekuetan eta ur-jolasguneetan gertatutako gertakariei buruzko informazioa bidaltzeko prozedura. Atal honetan jasotako informazioa Osasun Ministeriora bidaltzen du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak.

Nori dago zuzenduta


 Igerilekuen eta uretako jolas-eremuen instalazioen titularrak eta kudeatzaileak (edo haien ordezkariak)

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

 

 

 

Arabako Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Santiago kalea 11 01004 VITORIA-GASTEIZ

Rekalde zumarkalea 39A, 48008 BILBO

Nafarroa etorbidea 4 20013 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

Tel.: 945 017 168

tel.: 944 031 539

Tel.: 943 022 738  Faxa: 943 022 701

 

 

 

 Arabako Landa Eremuaren Eskualde Zentroa

Uribe Kostako Eskualde Zentroa

Tolosa/Goierriko Eskualde Zentroa

 

Done Jakue hiribidea 11, 01004 Vitoria-Gasteiz

Ikeabarri plaza 1 2.a, 48940 LEIOA (BIZKAIA)

Nafarroa etorbidea 6 20400 Tolosa (GIPUZKOA)

 tel.: 945 017 166 

Tel.: 944 032 921

Tel.: 943 024 024 Faxa: 943 024 023

 

 

 

 Aiarako Eskualde Zentroa

Lea-Artibaiko Eskualde Zentroa

Urolako Eskualde Zentroa

 

Motxotekale 6, 01400 Laudio

Udetxea Jauregia Iturburu 4 kalea. 48300 GERNIKA (BIZKAIA)

Salbide kalea 10, sotoa 20800 ZARAUTZ (GIPUZKOA)

 tel.: 945 062 220 

Tel.: 944 032 880

Tel.: 943 023 147 / 943 023 156

 

 

 

 Arabako Errioxako Eskualde Zentroa

Osasun Publikoko Barrualdeko Zentroa

Debagoieneko Eskualde Zentroa

 

Foruen kalea 6, 01320 Oion

Rekalde zumarkalea 39A, 48008 BILBO

Otaola hiribidea 6, sotoa 1. EIBAR  (Eibar Ospitalea)(GIPUZKOA)

 tel.: 945 062 218 

tel.: 944 032 820

Tel.:943 024 059  Faxa: 943 024 059

 

 

 

 

Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualde Zentroa

Bidasoako Eskualde Zentroa

 

Barrengoitia kalea, 9-1.a 48920 PORTUGALETE(BIZKAIA)

Nafarroa Hirib., 41-3.a 20302 IRUN (GIPUZKOA)

 

Tel.: 94 4 032 450

Tel.: 943 024 030 – Faxa: 943 024 031

Izapidetzean arazoren bat baduzu, honako hauek egin ditzakezu:

  • Herritarrentzako arreta 012 telefonoaren bidez
  • Izapidetze elektronikoan arazo teknikoak izanez gero, jarri harremanetan erabiltzaileen arretarako zentroarekin 945 01 68 38 telefono-zenbakiaren bidez.

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Erabilera publikoko igerilekuetarako V. eranskineko datuen jakinarazpena: 0106510

Erabilera publikoko igerilekuetarako V. eranskineko datuen jakinarazpena


Erabilera publikoko igerilekuek gorabeherak jakinarazteko prozedura. Atal honetan jasotako informazioa Osasun Ministeriora bidaltzen du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. 742/2013 Errege Dekretuaren V. eranskinaren 7. atalean jasotakoak hartuko dira gorabeheratzat, eta honako hauek dira barnean hartutako intzidentzia-motak:

  • A) Itotzeak
  • B) Heriotza eragin duten itotzeak
  • C) Medula-lesioak
  • D) Traumatismo kraneoentzefalikoak
  • E) Erredura larriak
  • F) Elektrokuzioa
  • G) Produktu kimikoengatiko intoxikazioa
  • H) Beste batzuk

Erabilera publikoko igerilekutzat joko dira jendeari edo erabiltzaile-talde jakin bati irekitako igerilekuak, jabearen edo okupatzailearen familiari edo gonbidatuei bakarrik zuzentzen ez zaizkienak. Sarrera baten prezioa ordaindu ala ez. Hauek izan daitezke:

• 1. mota: urarekin lotutako jarduera helburu nagusitzat duten igerilekuak, hala nola igerileku publikoak, aisialdikoak, ur-parkeak edo spak.

• 2. mota: helburu nagusiaren zerbitzu osagarri gisa jarduten duten igerilekuak, hala nola, hoteletako igerilekuak, turismo-ostatuak, kanpinak edo osasun-zentroetako igerileku terapeutikoak, besteak beste.

Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan botoiaren bidez. Ziurtatu identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat duzula.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. komunikazioa sinatu,
  3. bidali komunikazioa.

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.