Herri Administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko planak

Deskribapena


Euskal Sektore Publikoko erakundeek euskararen erabilera normalizatzeko planen berri ematea Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari plangintzaldiko lehenengo urtean.

Nori dago zuzenduta? Euskal Sektore Publikoko erakunde guztiei:

·         EAEko sektore publikoa

·         Foru-sektore publikoa

·         Toki-sektore publikoa

Izan ere, 11/2022 LEGEAk, Euskal Enplegu Publikoarenak, honako hau dio 187. artikuluan:

1.– Euskara eta gaztelania dira euskal administrazio publikoetako hizkuntza ofizialak eta administrazio horiek bermatu beharko dute bi hizkuntzok erabiltzea beren barneko zein kanpoko harremanetan.

2.– Euskal administrazio publikoek saiatu behar dute beren zerbitzuko langileek hizkuntza-gaikuntza egokia izan dezaten eta euskara erabil dezaten euren jarduera-eremuan, eta, horretarako, beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte.

3.– Horretarako, euskal administrazio publikoek eta haien mendeko instituzio eta organismoek, Eusko Jaurlaritzak berariaz ezarritako irizpideei jarraituz, hizkuntza-plangintzarako tresnak onartuko dituzte, bakoitzak berea, eta bertan finkatuko dituzte plangintzaldi bakoitzerako lortu nahi diren helburuak, hartu behar diren neurriak eta jarri behar diren bideak.

Honezaz gain, erakundeek aukera izango dute onartutako euskara-planaz Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari txostena eskatzeko. Sailburuordetzak hilabete baino lehen emango du txostena.

Horretarako, erakundeek Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari bidali beharko diote euskara-plana onartu izanaren ziurtagiria.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Herri-Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzarekin harremanetan jartzeko:

Helbide elektronikoa: erabileraplanak@euskadi.eus

Telefono bidez:

  • Julene Moyano: 945018350.
  • Jon Landaluze: 945017997
  • Jose Inazio Mosteiro: 945016921.

 

Kodea(k)

  • Euskararen erabilera Herri-Administrazioetan: 1048005

Administrazioari komunikazio-egintza


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Beste tramite batzuk